
Txikien saioa goizean jokatu da etabertan Mikel Iturriotzek kantatu du. Azken urtean jauzi itzela emandu Mikelek eta hasieratik agerian utzi du bere maila. Fresko aritu dasaio osoan zehar, bizi, erregular, ia akatsik egin gabe, eta aleederrak utziaz bere bidean. Ofiziotan nabarmendu da gehien, agian,hamalau urteko bertsolari gaztea. Lehen fasean, 8ko txikian kantatudu Beñat Olano gasteiztarrarekin batera, gai honi erantzunez: “lagunminak zarete eta eskolan ere elkarrekin egon zarete orain arte. Gaur,Beñatek herriz aldatzera doala esan dizu”. Mikelek bertso haukantatu du bertsoaldia hasteko:
faenarik bada
zeBeñat zu eta ni
lagun minak gara
elkarrekin askotan
itendeu algara
asteburutan behintzat
joango naiz hara
Azkenean, garaipena Ortzi Muruaazkaindarrarentzat izan da eta Mikel Iturriotz bigarren sailkatu da.Pozik zen Iturriotz txikia amaieran, eta agurra bertso eskolakolagunei eta Altsasura inguratutakoei eskerrak emanez kantatu du:
Gorka, Amaia ta gurasoak
diraaipatzen lehenak
akizutarrak, Ane, Mirari
ta Jone datozhurrenak
Salegi, Mendi ta Beñati´re
nere eskerrikberoenak
Edurne, Manex, onenak
ta etzerate azkenak
gaurkonagurtu nahiko nituzke
areto hontako denak
Altsasu alderaanimatzera
zintzo etorri direnak
Amaia, jaun eta jabe handien mailan
Handien mailako saioa, bizia eta mailahandikoa izan da; Amaia Iturriotzek, maila txundigarria erakutsi duhasieratik bukaerara. Bera eta Ane Labaka lasartearra izan diranabarmendu diren bertsolariak, eta azkenean beraientzat izan dirasari nagusiak.
8ko handian sendo hasi du saioa Amaiak,Bixente Irigarai baigorriarrarekin batera. Gaiak honela zioen: “lehenaldiz seme-alabari jaietan irteteko baimena eman diozue. Lo eginezinda, elkarrekin hizketan hasi zarete”. Bertso borobil bi kantatuzituen Amaiak, lehenengoan “ongi etorri dadila etxera / beharbezala ta garaiz // ordubitako ailatzen ez bada / bere bila irtengonaiz” kantatuta bukatu du bertsoa eta bigarrenean “mundu honetanegoera hauek / ez baleude askoz hobeto // guk tortura hau jasanbeharra / berak ondo pasatzeko” bota du. Jarraian, 8ko txikiankantatu dute ofiziotan, eta hemen ere fresko eta bizi aritu daAmaia.
Kartzelako ariketan, goia jo du Amaiak,puntuari dotore erantzunez eta gaiari bi bertso gogoangarri kantatutaentzuleak hunkitu ditu. Gaiak honela zioen: “itsua izan zara biziosoan. Zientziaren aurrerapenak tarteko, ikusteko ahalmenaberreskuratu duzu. Une honetan kendu dizkizute estalkiak begietatik”.Amaiaren bertsoak:
Aurren daukadan dena ikusi Begien beltzak urte luzetan |
Bertso ikaragarriak, inondik ere. Amaierako agurra bertso eskolakolagunei eta familiari eskaini die. Pozik itzuli dira denak etxera.
Amaierako agurra:
Muxu bat ama, aita, lehengusuk izeba, aiton-amona Zarautz aldeko saltsero hoiei porrazo bat, ez da broma ta Gorka zuri mila zorion zure lanak badu sona Mikel, Maialen, bertso eskola to besarkada sakona oholtzatikan agurtu nahi det maite dedan jende ona ingurukoek emandakoak osatzen baitu pertsona.
|
{play}/entzungaiak/amaia_txapeldunaren_agurra_2009-06-21.mp3{/play}