
Lau sari banatuko dira guztira aurten’Santaisabeletako X. Argazki Rallyan’. Hiru bilduma onenei, eta bestebat herriko bilduma onenari. Sari guztiak 200 eta 100 euro artekoakizango dira.
Izen-ematea Santa Isabel egunean,hilaren 2an egin beharko da. Goizeko 09:00etatik 10:00etaraZumarragako udaletxeko arkupetan. Lehiaketa irekia da, eta ondoriozargazki-zale guztiei zuzenduta dago.
Gaia: santaisabel eguna
Argazki rally honen gaia noski, santaIsabel eguna izango da urtero bezala. Lanak formatu digitalean(jpg-n) aurkeztu beharko dira. Argazkilari bakoitzak nahi hainaargazki atera ahal izango ditu, baina guztietatik 36 aukeratu etahoriek aurkeztu beharko ditu lehiaketara. Argazki kameren txartelakAntioko ermitan deskargatu beharko dira 13:30etik 14:30era edo gauen21:00etatik 22:00etara Zumarragako udaletxean. Ondoren, partehartzaile bakoitzak 6 argazkiz osatutako bilduma bakarra aurkeztubeharko du lehiaketara. Bilduma osatuko duten azken sei argazkiaknoski, hasieran bildutako 36 horien artean aukeratutakoak behar duteizan. Bildumak uztailaren 6rako bidali beharko diraargazkitaldea@yahoo.es helbide elektronikora.
Epaimahaiak uztailaren 13an emango ditujakitera irabazleen izenak. Sari banaketa uztailaren 14an egingo da.Gogoratu pasa den urtean Guillermo Murciego izan zen irabazlea.Argazkian pasa den urteko parte hartzaileak Mikel Serranoalkatearekin.