Goizeko hamarretan egingo da urterokoSanta Barbarara igoera. Urretxuko Txistulari Taldea eta Lurra Dantzataldeko dantzariak aurretik direla, herriko udal ordezkariak SantaBarbarara abiatuko dira. Baselizaren aurrean, 10:45 inguruan,txalapartaren deialdia izango da Zuhaitzaren Soinua Kolektiboareneskutik. Ondoren meza ospatuko dute 11:00etan.
Ondoren goiz osoan zehar tokatxapelketa, Irimora igoera, dantza saioak eta herri kirolak izangodira Santa Barbaran. 14:30ean indarrak berritzeko herri bazkariaegingo dute bertaratzen diren guztiek.
Arratsaldeko 18:00etan jarraituko dufestak erromeria giroan. Herriko txistulariak, “Iratzarri”dultzainari taldea, eta “Zumarragako trikitixa” trikitilariakarituko dira kanpa girotzen. Bien bitartean toka txapelketak aurrerajarraituko du eta irrintzi txapelketa ere egingo da bosgarren urtez.
20:30ean hasiko da ohikojaitsiera herrira. Ohiturari jarraituz, geldialdia egingo da Etxaburun.Herriko txistulariak, “Iratzarri” dultzainero taldea,“Zumarragako trikitixa” eta Ane eta Edurne Aierbe trikitilariekgirotuko dute jaitsiera. Ondoren, Gernikako Arbola plazan jarraitukodu erromeriak
Autobus zerbitzua doan
Urretxuko Udalak doako autobuszerbitzua jarri du gaurko egunerako. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko20:00ak bitartean etengabe ibiliko da autobusa. Hiru geralekuizango dira: Ipeñarrietako bidegurutzea (Labeaga 51,estankoaren aurrean), Kalerrota (Areizaga kaleko bidegurutzea, “HD”taberna aurrean) eta Mundo Mejorreko parkinean (Santa Barbarakoerrepidean, Basagasti gainean).