
Urteak dira Euskadi mailan ‘OporrakBakean’ programa martxan jarri zela. Programa honen bitartez,Saharako basamortuan bizi diren haurrei, bi hilabetez klimagoxoagoetan egonaldiak egiteko aukera ematea da helburua. Programa,tokian tokiko elkarteek kudeatzen dute, Urola Garaia eskualdekokasuan, Hare Haizea elkarteak.
Egindako lanari esker, zortzi etahamabi urte arteko hamahiru haur etorriko dira aurten eskualderaSaharatik. Bi hilabetez basamortuko baldintza gogorrak atzean utzieta ditugun erosotasunez gozatzeko aukera izango dute. Medikueibisitak ere egin beharko dituzte, osasun egoera nolakoa dutenaztertzeko. Egonaldiaren beste helburuetako bat da hau.
Ekintza ugari
Uztailean zehar, goizero ekintzakizango dituzte guztiek eta asteburuetarako ere Hare Haizeatik eginakdituzte elkarrekin egiteko hainbat plan.