
Hasierako planak aldatu behar izan dituzte antolatzaileek azken uneko ezustekoak tarteko. Izan ere Alaves futbol taldeko beteranoak ezin izango dute biharko ekitaldian parte hartu. Hartara, hasiera pentsatutakoa moldatu behar izan dute eta azkenean hiru taldek parte hartuko dutenez, Urola, Realak eta Beasainek, partidu triangular bat jokatuko dute.
Berrogeita bost minutuko hiru saio izango dira 10:30ean hasita Zumarragako Argixao futbol zelaian. Reala eta Urolak jokatuko dute lehendabiziko partidua. 11:15ean Beasain eta Realaren txanda izango da eta 12:00etan Urola eta Beasain arituko dira nor baino nor.
Errifak
Sarrera doakoa da eta nahi duen guztia dago gonbidatuta. Aurten, torneoak suposatzen dituen gastuei aurre egiteko asmoz, errifak atera dituzte. Realeko mendeurreneko kamiseta bat, Urolako beste bat eta bi afari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean