
Urretxuko Udalak aurrera daramatzaPagoetan eta Isabeleko bidegurutzean trafikoa bideratzeko neurrienlanak. Atzo, Isabeleko bidegurutzean zebrabide berria jarri zuten.Ondoren zebrabideen aurrean gomazko sakaguneak jarriko dira autoenabiadura moteltzeko.
Udan inguruko kotxe kopurua askotxikiagotuko denez, lanak osatzeari ekingo zaio, zebrabideak altxatueta inguruak ondo egokitzeko. Aldaketa hauen ondorioz, asteburuetanLegazpirako autobusa ez da Berriki parean gehiago geldituko, geldiunebakarra Zumarragako geltokia izango delarik.
Urretxuko Udalak adierazi duenez,aldaketa hauen helburua oinezkoen segurtasuna handitu etabidegurutzean ematen den trafikoa arintzea da.
- Ikusi bideoa: