
Datorren igandean gay, lesbiana etatransexualen eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da mundu osoan.Euskal Herrian deialdia egin du Euskal Herriko Gay-Les AskapenMugimenduak (EHGAM), besteak beste, eta Urretxuko Udalak bat egin dudeialdi horrekin. Hala, igandean, hilak 28, Urretxuko udaletxekobalkoian Hiruki Arrosa ikurra ipiniko dute.
Hiruki arrosa,nazien garaikoa
Hiruki Arrosa-ren sinboloa naziekkontzentrazio eremuetan homosexualak bereizteko erabili zuten . «Gauregun sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay,lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko» erabiltzenden sinboloa da Hiruki Arrosarena, Urretxuko Udalak bere egingoduena.
Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina2009
Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek UrrezkoHirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua daaskapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak,elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay,lesbiana eta transexualen eskubideak zapaldu edo mespretxatudituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.
Aurtengo sarituak:
- Urrezko Hirukia 2009: Laura Bugalho, aktibista transexuala -Transgaliza kolektiboko fundatzailea- eta sindikalista.
- Trapuzko Espartina 2009: Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko presidentea, PP eta Opus Dei-ko kidea. Katoliko amorratua eta familia tradizionalaren defendatzailea, bere izendapena jakin eta gutxira, publikoki adierazi zuen Aita santuarekin ados zegoela preserbagailuen aferan.
Argazkia: EGHAMek ekainaren 28rakoatera duen kartela.