Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Alfonso Cuesta: hamaika aldapa gainditu dituen urretxuarra (148. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/06/29
Otamotz

Nolakoa izan zen zure haurtzaroa?

Umetan polioa izan nuen eta horrekparalisia eragin zidan zangoan. Gainontzeko umeek egiten zutenaegiteko zailtasunak nituen, baina eurak bezalakoa izaten saiatzennintzen. Amarengandik jaso nuen horretarako behar nuen indarra.Sekula ez nintzen atzean gelditzeko beldur izan, bizikletan ibiltzennintzen, igeri egiten nuen, zuhaitzetara igotzen nintzen etalagunekin borroka egiten nuen. Neskengana hurbiltzeko orduan ere, eznuen konplexurik izaten. Haurtzaro zoriontsua izan nuen. Amakfuntsezkoa jarrera zela irakatsi zidan.

Gainontzeko umeekin ez al zenitueninoiz arazoak izan?

Kozkortu nintzenean, teoriatikpraktikara aldea zegoela ikusi nuen. Neskek ez zuten nirekin egonnahi eta nire arazo fisikoarengatik zela konturatu nintzen.Ateratzeari utzi nion eta nire amatxo zer gertatzen zen jabetu zen.Hanka mozteko eta ortopedikoa jartzeko prest ote nengoen galdetuzidan eta baietz erantzun nion.

Hori egin al zenuen?

Belaunetik gora indarra nuenez, belaunaeta hanka zurrun jartzea proposatu zidaten eta hori egin nuen. Hiruhilabete eman nituen ospitalean eta bi gehiago etxean igeltsuarekin.Hau kendu eta bota ortopedikoa jarri zidatenean, ezin izan nuen negaregitea saihestu. Hanka lurrean jarri nezakeelako pozik nengoen, bainaibiltzeko bi bastoi behar izango nituela esan zidatelako triste. Amakasko animatu ninduen eta bastoi bakarrarekin ibiltzea proposatuzidan. Helburua lortu nuen.

Nolakoa izan zen gaztaroa?

Neska kontuari dagokionez, egoera ezzen hobetu eta mendira joaten hasi nintzen. Hasieran apur bat, geroSanta Barbarara… Halako batean ametsetako eguna heldu zen: Irimoraheltzea lortu nuen. Oargui elkartera jo nuen. Jon eta Felitxu ezagutunituen. Hasieran ez ninduten euren irteeretan nahi, baina nik ereparte har nezakeela erakutsi nien. Behin Gorbeara joan ginen.Gidariak ziztu bizian eraman gintuen eta, halako batean, amore emanbehar izan nuen. Felitxu Gonzalez de Audikana nirekin gelditu zen.Jainkoak bidali zidala uste dut. Gaztaroko lagunik onena izan zen.Felitxuri egunen batean Gorbea mendiko gailurra elkarrekin zapaldukogenuela zin egin nion eta agindutakoa bete nuen. Gailur askoz erealtuagoak ere zapaldu ditut.

Mendizale porrokatua izan zara, beraz.

Besteak bezalakoa izateko borrokatzennintzen eta, hala, mendiko kirol guztiak ezagutu nituen: eskalada,martxak, espeleologia… Urbiak, Aralarrek eta Urbasak ez zutensekreturik guretzat.

Zure herrentasuna kontuan izanda,nahikoa meritu bazenuen.

1956an Gipuzkoako mendizaleek omenaldiaeskaini zidaten. Jatetxean 300 lagun inguru elkartu ziren eta nireama pozez gainezka zegoen.

Parrandarik egiten al zenuen?

Alaia nintzenez, batzuek arduragabeanintzela uste zuten eta besteek ardoa gustuko nuela. Baina ardoagorroto nuen. Hori bai, lagunek kalean abestu edo bihurrikeriaren bategiten zutenean, ni ez nintzen atzean gelditzen.

Aipatutako guztiaz gain, gizarte arloanlan egin zenuen.

Garai hartan bi apaiz gipuzkoar helduziren herrira: Don Manuel eta Don Santiago. Lehenengoa berehala eginzen herriko gazteen lagun eta HOAC (Hermandad Obrera de AcciónCatólica) taldea sortu zuen herrian. Bidegabekerien aurkakoborroka maite nuen, hori ere amaren eraginez, eta berehala sartunintzen HOAC taldean. Bertan hasi nintzen soziologia politikoaikasten.

Garai hartan, hori istilu iturri zen.

50eko hamarkada hasierako grebetan,istiluen erdian egoten nintzen eta Guardia Zibila atzetik nuen.Felitxuk kontuz ibiltzeko esan zidan, baina ni oso gaztea nintzen etasutan jartzen nintzen bidegabekeria bat ikusten nuen bakoitzean.Behin, greban zeuden langileak Ederrena pilotalekuan elkartu ziren.Guardia Zibilak greba uzten bazuten langile presoak askatuko zituelaesan zien eta zer egin eztabaidatzen ari ziren. Nik lagunak askeikusi arte greba ez uzteko gomendatu nien oihuka. Handik irtennintzenean, Felitxuk hitza ukatu zidan eta aitak sekulako errietaegin zidan. Horrek guztiak ez ninduen kikildu eta politikan jarraitunuen.

Zertan lan egiten zenuen?

Langabezian denbora luzea eman nuen.Goizero tren geltokira joaten ginen 11.00etako trena nola pasatzenzen ikustera. Bidaiariak, aurpegi ezezagunak… ikustea gauza handiazen guretzat. Antzerkira joatea bezala zen, munduan zer edo zergertatzen zen seinale.

Garai hartan, herrena izanik, lanatopatzea zaila izango zen.

Herrenok ospe txarra genuen eta lanbila joaten nintzenean, herrena nintzela besterik ez zuten ikusten.

Zein izan zen zure lehen lanbidea?

Herriko forja batek bere produktuaksaltzea eskaini zidan. Erakusgaiak maleta batean zeuden eta sekulakopisua zuen. Sekulako izerdiak bota nituen, baina ez nuen bezeroriklortu. Etxera itzuli eta ikasten jarraitzea erabaki nuen. Handik bihilabetera burdindegi batek bere produktuak saltzea eskaini zidan.Komisioa besterik ez nuen. Ni bezalako saltzaile asko zeuden eta hasieta bi astera tranbia ordaintzeko dirurik gabe gelditu nintzen. Oinezjoaten nintzen batetik bestera. Bilbon nengoela, jateko dirurik ereez nuen. Pentsiotik bota zidaten eta parke batean lo egin behar izannuen. Etxera itzultzeak lotsa ematen zidan, baina ez nuen besteaukerarik izan.

 

Non gehiago lan egin zenuen?

Osaba Pedrok berari laguntzea eskainizidan. Portura irrati-igorgailua hondatuta iristen zirenarrantzuntzien enkarguak jaso eta osabari deitu behar nionkonpontzera joan zedin. Lana oso aspergarria zen. Hegaluzearenkanpainan patroi bat lokalera joan zen, baina ni ez nengoen: lagunbaten festara joan nintzen. Lantokira joan nintzenean, arratsaldean,osaba zain nuen. Etxera bidali ninduen.

Nolatan erabaki zenuen Euskal Herritikalde egitea?

Asteburuetan mendira joaten nintzenlagunekin, baina nire bizitzak ez zuen funtsik, ez nengoen gustura,dena gaizki irteten zitzaidan… Garai hartan herren guztiakzapatagileak edo sastreak zirela esaten zen eta nik ezin nuen horijasan. Urbian hartu nuen Euskal Herritik alde egiteko erabakia.Ermita ondoan eserita nengoela, isiltasunak eta Aizkorriko mendiederrek lagunduta, nire pentsamenduak amets bilakatu ziren eta hauekegitasmo. Pasaportea eskuratzea eta Europako herrialderen baterajoatea erabaki nuen. Arratsaldean, mendizaleak ermitaren inguruanelkartu ginenean, otoitz egin eta Agur Jaunak abesten genuenbitartean, horrenbeste maite nituen mendiei agur esan nien.

Nora jo zenuen?

Motxilarekin eta 25 pezetarekingeltokira joan nintzen, gurasoak zinean zeudela baliatuta. GeltokianFelitxurekin eta bere anaia Jesus Marirekin elkartu nintzen. BatakHendaiara txartela erosi zidan eta besteak Ideales paketea.Bat-batean, nire anaia Terin azaldu zen. Felitxuk gogor eusteko esanzidan, ez itzultzeko porrot eginda, asko horren zain zeudela eta.Elkar besarkatu genuen, anaiari musu eman nion, trenera igo nintzeneta, abiatu zenean, anaiaren oihu lazgarriak malkoak isurarazizizkidan.

Nolakoak izan ziren mugaren bestealdean eman zenituen lehen egunak?

Hendaian pezetak frankoengatik aldatunituen. Diru asko nuela iruditzen zitzaidan, baina ogia erosi etazentimo bakar batzuekin gelditu nintzen. Neure buruari bidea gogorraizango zela, baina gauza errazek baliorik ez dutela esan nion.Auto-stop egiten hasi nintzen, baina ez nuen arrakastarik izan. Gauaheldu zen eta zelai batean lo egin nuen.

Gaua luzea egingo zitzaizun…

Bukaezina. Nire bizitzaren errepasoaegin nuen eta Martuteneko kartzelan igarotako egun gogorrak oroitunituen. Pentsionista bat jipoitzen ari ziren Guardia Zibilei kriminaldeitzeagatik eraman ninduten. 23 egun pasatu nituen Martutenen.Bertan preso politiko asko ezagutu nituen, tartean Santiago izenekokomunista bat. Espainiatik irtetea gomendatu zidan. Kanpoan elbarriakhobeto ikusiak zeudela esan zidan. Gau hartan, jada Espainiatikkanpo, aurrera egiten ez banuen, errutinara itzuliko nintzelakonturatu nintzen.

Zer egin zenuen ondoren?

Auto-stop egin nuen. Baionara eramanninduten, gero Bordeauxera, handik Angoulemera… Zelaietan edotopatzen nituen txaboletan lo egiten nuen. Egun batzuetan ez zenautorik gelditzen. Egun horietako batean, ia gaua zela, aurpegiaorbainez josita zuen gizonezko batek hartu ninduen. Ez zuen ezeresaten eta ezta keinurik egiten ere. Beldurtzen hasi nintzen. Aregehiago bidexka batean sartu zenean. Halako batean etxetzar bateraheldu ginen, klaxona jo zuen eta sei ume irten ziren korrikan. Eurenatzetik emaztea irten zen. Senarrak etxera sartzeko esan zidan,emazteak bi musu eman zizkidan eta haurrek ulertzen ez nituengalderak egin zizkidaten. Eurekin afaldu nuen eta 14 bat urte zituenseme zaharrenarekin, ohe berean, lo egin behar nuela jakinarazizidaten. Gela berean beste hiru anaiek lo egiten zuten. Zaharrenaknirekin hitz egin nahi zuen, baina ez nion tutik ulertzen. Denokbarrez lehertzen bukatu genuen. Goizean gosaria eman zidaten etaemazteak nire motxila saltxitxoiez, ogiz eta frutaz bete zuen. Joanaurretik emazteak besarkatu egin ninduen eta sei seme-alabek musueman zidaten. Aitaren autora igo nintzen begiak bustita. Errepidenazionalera heldu ginenean, gizonak kafea hartzera gonbidatu ninduen.Lanera joan aurretik besarkatu eta 50 franko eman zizkidan. Bizipenahaztezina izan zen. Beti penatu nau euren helbidea apuntatu ezizanak.

Nora joan zinen gero?

Halako batean Parisera heltzea lortunuen. Jose izeneko errepublikarrak eta Angeles bere emazteak egunakzeramatzaten nire zain. Josek larrua saltzen zuen eta bere bezeroonenak zapatagileak ziren. Euretako batekin zapata konpontzailelanetan aritzea proposatu zidan. Herrenak derrigor zapatagile izanbehar genuen eta nik ez nuen zapatagile izan nahi. Lan bila hasinintzen, baina ez zen batere erraza. Ez nintzen Jose eta Angelesenetxera itzultzera ausar-tzen eta Sena ibaiko zubien azpian lo egitennuen. Filosofia ikasten zuen Stephan izeneko alemaniar bat ezagutunuen eta honek jatetxeetako sukaldeetan platerak garbitzeko jendeabehar zutela esan zidan. Egun batean Stephanek Italiara joan beharzuela esan zidan eta lagundu egin nion. Auto-stop eginez, Paduarajoan ginen.

Zenbat denbora eman zenuen bertan?

Sei hilabete eman nituen bertan,Stephanek Leuvenera joan nahi zuela esan zuen arte. Belgikakoesperientzia etsigarria izan zen: ez lanik, ez kalean lo egitekoaukerarik, eguraldi txarra… Ingalaterrara joatea erabaki genuen,baina horretarako dirua behar genuen: Danimarkara joan ginen, bertakoarrain fabriketan lan egitera. Lantegiko kontserbak jaten genituendirua aurrezteko. Halako batean, 1957ko irailean, Ingalaterrarajoatea lortu genuen. Ez zitzaidan batere gustatu eta StephanekAlemaniara joatea proposatu zidan. Portuan euskaldun batzuekin topoegin nuen, euren barkua Bremenera zihoala esan zidaten eta eramanegin gintuzten. Borgward auto lantegian langileak behar zituztelaesan zidaten eta hara joan nintzen. Ilaran jarri nintzen etaschweisser zirela zioten guztiei lana ematen zietela ikusi nuen.Hiztegian soldadore esan nahi zuela ikusi nuen eta nik soldadoreanintzela esatea erabaki nuen. Urretxun askotan ikusi nuen jendeahorretan lanean eta erraza zirudien!

Zer moduz moldatu zinen?

Soldatzen hasi eta xasisean zuloa eginnuen. Ezezkoa eman zidaten, baina jateko lanpostua behar nuelajakinarazi nien nola edo hala eta hurrengo egunean joateko esanzidaten. Saileko buruari ondo erori nintzaion eta soldatzen ikastekoaukera eskaini zidan eta horrek Alemaniako metalurgia enpresetan lanegiteko balio izan zidan. 1959ko udan, Nurenbergeko igerilekuan,Hilde ezagutu nuen. Bizitza berri bat hasi nuen.

Hilde zure emaztea izango da…

1960an ezkondu ginen. Gau-eskolaninformatika eta alemana ikasi nituen. Urte hartako udan etorkinespainiar asko heldu ziren eta interprete lana eskatu nuen hainbatenpresatan. MAN izenekoan hartu ninduten, espainiar eta italiarreilaguntzen. Handik denbora batera etorkinak euren kabuz moldatzeko gaizirela ikusi nuen eta diesel motoreen mekanizazioa ikasi nuen. Horreknire etorkizuna konpondu zuen.

Alemanian, gizarte arloan ere lanegiten duzu.

Etorkinek euren elkarteak sortuzituzten eta eurekin lanean hasi nintzen. Alderdi sozialdemokratansartu nintzen eta alemaniar nazionalitatea eskuratu nuen. Etorkinekezin zuten botoa eman eta nik eurek ahotsa izatea nahi nuen.Nurembergen lan egiten nuen eta bertako etorkinak altxatu egin ziren,diskriminazioa zela eta. Bozeramale izendatu ninduten eta UdalakAtzerritarren Kontseilua sortzen uztea lortu genuen. Bertannazionalitate guztiek euren ordezkariak dituzte.

Zer gehiagotan aritu zara?

SPD alderdian ez ezik, suhiltzaileenelkartean eta kiroldegian buru-belarri sartu nintzen. Gainera, duela28 urte antzerki taldea sortu nuen. Urtero antzezlan bat aurkeztendugu eta 6.000 euro inguru lortzen ditugu gazteen ekimenentzat.Gainera, zinegotzia naiz. Nire emaztearen jaioterrian bizi gara. Lauseme-alaba ditugu eta familia onetsia gara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT