Putxerazoak? Krisiak eragindako dramak?Neurrigabeko soldatak? Desindustrializazioa? Kutsadura? Ez jaunak,herrian kotxean ibiltzeak sortu ditu gure artean aspaldi ez bezalakoeztabaidak –kalaka hitza intelektualentzat utziko dugu–.
Zumarratar peto-petoak izanda, aregehiago urretxuarrek Zumarragako Aberri Eguna deitzen dutenarenbezperetan, ez dugu betiko dikotomia antzuan sartu nahi; Mikelekarrazoi duela, Iñakik erabakiak bere kasa hartu dituela,errotondak karratua behar duela… Ohikoegia ez dirudien arren,alkateen alde egingo dugu oraingo honetan. Izan ere, trafiko planarenerabakiak zuzenak edo okerrak direnaren balorazioa teknikarieiutzita, planaren filosofiarekin bat egiten dugu erabat. Herritikkotxean ibiltzeko azken belaunaldiko hiru GPS, Peña Racingekokopilotu bana eta lauzpabost mapa behar diren neurrian, zailagoaegingo zaio BMWa erosi berri duen mukizuari arratsaldeak herritikmusika txungoa topera duela bueltaka ematea. Eskolara umea tankeadirudien 4x4an eraman behar duen amak bi aldiz pentsatuko du ea ezote zaion erosoagoa izango haurra autobusean edo oinez bidaltzea,bide batez umeari trabesia horretan sekulako abenturak bizitzekoaukera emanaz. Egiten duten burrunbadarekiko alderantzizproportzionalak diren motorren ibiliak ere erruz murriztuko dira,hori dirua ateratzera kutxazain barrura autoz sartu behar dutenhorien ibiliak ahaztu gabe.
Hilabete hauetan sortu ditugun sinpatiaapurrak galtzeko arriskuarekin. Gora trafiko plan berria!!! Eta biherriotako udaltzainak, ekin isunak jartzeari, nahiz eta bakarren batguri erori!!!
Jon Ormazabal