
Aurren daukadan dena ikusi
dezaket orain jadanik,
eta egia esatekotan
ez det sinisten oraindik.
Baina gehio itsu ez naiz izango
hau zorionez badakit
eta lehenengoz ama ikusi
det nere pare hontan nik,
joe, amatxo barrutik bezain
polita zara kanpotik.
Begien beltzak urte luzetan
bakardadean nau ito,
baina kondena bukatu egin da
eta honenbestez kito.
Ikusiko dut gaurtik hasita
gaurtik hasita betiko,
kolore asko daukan gauzari
gehiago diot jarriko,
ta ikusi nahi ez dudanan aurren
ez det begirik itxiko.
Amaia Iturriotz