Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Herriko irakasleak, hezkuntzaren bilakaeraz (148. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/06/29
Otamotz

Santiago Omañas: “Gure lanahaurrei irakastea eta heztea da, baina lanbide honek gu ere heztengaitu”

Santiago Omañas eta Inma AlbisuaGainzuri ikastetxeko irakasleak dira. Omañas Zamoran jaio zenduela 57 urte. Euskal Herrian irakasle beharra zegoelako erabaki zuenhona etortzeko eskaria luzatzea. Lazkaon, Beasainen eta Itsasondonlan egin zuen eta 1977-78 ikasturtean Juan XXIII ikastetxera etorrizen.

Inma Albisua zumarragarrak, berriz, 52urte ditu. Psikologia ikasi zuen, baina Urretxuko eskola publikoaeuskalduntzeko irakasle euskaldunak behar zituzten eta ordutikirakaskuntzan dihardu. 30 urte beteko ditu aurki lan honetan.

Omañasek zientzia arlokoikasketak egiteko asmoa zuen, baina etxean asko ziren eta karreramotz bat hautatu behar izan zuen. “Batzuek bokaziozko irakasleanaizela uste dute, baina nire lana ahalik eta hobekien egitensaiatzen naizelako da. Atxagaren ‘Gizona bere bakardadean’liburuan aipatzen den bezala, toki batera nindoan, baina olatuakharrapatu ninduen eta beste batera eraman ninduen”.

Olatuak Gipuzkoara ekarri zuen.“Ikasketak bukatu nituenean, lan eskariak aurkezteko garaia helduzen. Nora bidali? Huescan lanpostu bakar batzuk zeuden eta hemen,berriz, gehiago. Hala, eskutitza hona bidali genuen”.

Lazkaon hasi zen lanean. “Nire anaiaBilbon zegoen eta berarengana jo nuen. Neskalaguna Lasarten zuen etaGipuzkoara etortzen zenean Donostian lo egiten zuen. Etxeko nagusiekLazkao separatista zela esan zioten eta anaia beldurtu egin zen.Eskaintzeari baiezkoa eman aurretik herria ezagutzera joan ginen.Baiezkoa eman nien eta eskolan Lazkaon paperak nirekin batera betezituen zamorar batekin topo egin nuen”.

Albisuak, berriz, Psikologia ikasi zueneta irakaskuntzan bukatu du. “Urretxuko Udalak egitasmo berri batabian jarri zuen eskola publikoa euskalduntzeko: eskolaurrea irekizuen eta bi irakasle kontratatu zituen, Maite Ugalde eta ni. 1980anhasi ginen”.

Berak dioenez, “erosotasunagatik”hasi zen irakaskuntzan lanean. “Ikasketak bukatu ondoren, Bergarakopsikopedagogikoan hasi nintzen lanean eta Elgoibarrera joan beharranuen egunero. Urretxun egitasmo berri baterako irakaslek behar zirelajakin nuenean, Udaleko jendearekin harremanetan jarri nintzen. Udalakzuen jendea kontratatzeko ahalmena eta ezagutzen nindutenez…Niretzat Urretxun lan egitea Elgoibarren aritzea baino erosoagoazen”. Argi eta garbi dio irakaskuntzan aritzea ez zela berehasierako asmoa. “Arlo klinikoan lan egin nahi nuen eta praktikakGurutzetako ospitalean egin nituen”.

Ez da garai batean hartutako erabakiazdamu. “Batzuetan, klinika munduari heldu izan banio, zer gertatukozen pentsatzen dut. Hutsune hori gelditu zait, baina eguneroko laneanikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dudala ere iruditzen zait.Gustura nago”.

Omañasek irakasle lana osoaberasgarria dela dio. “Gure lana irakastea eta heztea da, bainalanbide honek gu ere hezten gaitu. Nire izaera iharduera honenondorioa da: inguruak, lagunek, gurasoek, bizitako egoerek… eraginaizan dute”. Albisuak arrazoia ematen dio eta gizartea zein eskolaasko aldatu direla gehitzen du. “Gure lehen urteetako lanak etaegungoak ez dute zerikusirik. Gure lanean jende askorekin harremanadugu eta horiek gugan eragina dute: kalea, umeak, gurasoak, familiak,erakundeak…”.

Pertsonekin harremana da, hain zuzenere, euren lanbidearen alderik onena. “Umeekin lotura handiasortzen da”, dio Omañasek. “Txikiengan eragina izandezakegula jakitea gure autoestimurako oso ona da. Ez dugu batuketakegiten bakarrik irakasten, bide bat markatzen saiatzen gara”,azaldu du Albisuak. “Talde bat uzten dugunean, pena handiasentitzen dugu”, aipatu du bere lankideak.

Zamoratik etorritako irakasleak eurenlanak alde txarrak ere badituela onartu du. “Batzuetan frustrazioaere sentitzen dugu: nahia eta ezina. Zenbait gauza ez daude gureesku. Ume guztiak eskolara datoz eta batzuen eta besteen artean aldehandiak daude. Batzuekin psikologo lana egin behar dugu. Lanbidehonetan entzuten ikasten da”.

Ildo beretik, Albisuak eskola gizarteosoaren isla dela gogorazten du. “Hori oso aberatsa da, baiguretzat eta bai umeentzat, baina gauza txarrak ere baditu: Santiagokaipatu duen frustrazioa, esaterako. Eskolak dena konpondu behar duelapentsatzen da askotan, baina toki zehatz bateraino heltzen da.Gainera, gauza batzuetan, gizartea eta eskola bide ezberdinetatikjoan dira: balore batzuk lantzen ditugu eta gizartea beste tokibatetik doa. Familiekin berbera gertatzen da: gure jokaera eta eurenaezberdina denean, tirabirak sortzen dira. Eskolak ezin du dena egin”.

Omañas bat dator. “Gurasobatzuek, egungo bizimodua dela eta, ezin dute seme-alaben gainekoardura hartu eta dena eskolaren esku uzten dute. Haur Hezkuntzakoeketxekoek egin beharko lituzketen gauzak egin behar dituzte askotan”.Inma Albisua Haur Hezkuntzako irakaslea da, hain zuzen ere. “Gugara garbitzen, jaten eta janzten irakasten dugunak, mugak jartzenditugunak… Geroz eta ardura gehiago eman zaigu”.

Familia eredua aldatu delako gertatudela uste du. “Garai batean familia guztiak zabalak ziren: aita,ama, aitona-amonak… Egun eredu ezberdinak daude eta gure lana horriegokitu beharra dugu. Zer kontatu behar diegu familiari buruz?”.

Sinesmenekin eta jatorriarekin bestehorrenbeste gertatzen da: eskoletan jatorri eta sinesmen ezberdinekohaurrak daude. “Lehen cafe para todos zen. Esfortzu handia egitendugu aniztasunera egokitzeko. Nik 22 haur ditut eta elkarren osoezberdinak dira. Horrek egunerako lanean zailtasunak sortzen ditu,baina aberastasuna ere ematen digu”, azaldu du Inma Albisuak.

Bestalde, ikastetxeak asko hazi diraeta baliabideak hobetu egin dira. “Ni hasi nintzenean 18 irakasleginen eta dena egiten genuen. Harreman oso estua genuen. Hori askotanaipatzen dugu. Atezaina behar genuen eta, lortu genuenean, EuskoJaurlaritzak bere kanpaina bat aurrera eramateko emandako esne kaxezbetetako gela batean jarri genuen lanean. Marianek askotan gogoratzendu hori”, azaldu du Inma Albisua irakasleak.

Puri Urrate: “Garai batean materialguztia guk prestatzen genuen, gaztelerazkoa bakarrik baitzegoen”

Puri Urrate, Montse Alkorta eta JoneAldalur Urretxu-Zumarraga ikastolako irakasleak dira. Urrate hiruetanbeteranoena da eta Haur Hezkuntzan lan egiten du. Aldalurhaurtzaindegian aritzen da eta Alkorta DBHko irakaslea da. Azken hauzuzendaria  izango da irailetik aurrera.

Urrate ikastolaren hirugarrenikasturtean hasi zen lanean. Dagoeneko 40 urte daramatza bertan.“Aldaketa handiak ikusi ditut eta egokitzen saiatu naiz. Orainartekoek 60 urterekin erretiratzeko zortea izan dute eta nik ere nahinuke. Izan ere, gure lana neketsua da”, dio. Haur Hezkuntzako etaLehen Hezkuntzako 2. maila bitarteko haurrekin lan egin du eta “nekefisikoa” eragiten dutela aipatu du. “Dinamismo handia behar da.Sasoian egon behar da”.

Aldalur Urraterekin bat datoz. “Nekefisikoaz gain, psikikoa nabaritzen dugu. Pazientzia mantentzea zailaegiten da batzuetan”. Alkortak, ikasleen adinaren araberakogaitasunak behar direla gehitu du. “Batzuek buruhauste batzukematen dituzte eta besteek beste batzuk. Goiko mailakoekinpazientzia, dinamismoa, beti pozik egon beharra… ez dira horrenbeharrezkoak. Energia motibatzeko behar dugu: nola ikasi eta nola lanegin irakasteko, lana zertarako den ikusarazteko… Egun txarradugula eta zintzo portatzeko eska diezaiekegu”, dio adibide gisa.

Handienekin dabiltzanek ezin omen duteikasleengan txikienekin dabiltzanek bezainbesteko eragin izan.“Txikiekin begirune handiz jokatu behar da. Handiekin, berriz,gerora ere hitz egin daiteke: atzo hau eta hau gertatu zen, ulertukoduzu…”. Alkortak oso ondo daki nerabezaroan sartzen ari direnekinlan egitea zer den, eurekin aritu baita duela 29 urte ikastolan hasizenetik. “10 urteko ikasleekin hasi nintzen eta horiek izan diraizan ditudan gazteenak. Oso gustura nago ikasle nagusienekin. Askokerrazena Haur Hezkuntza dela esaten dute, baina ez naiz iritziberekoa. Ezberdinak dira eta bakoitzak bere estrategia eskatzen du”.

Aldalurrek, berriz, txikienekin lanegiten du: haur eskolakoekin. 9 urte daramatza ikastolan. “Umeakasko gustatzen zaizkit, baina orain etxean ere baditut eta betilanean nagoela iruditzen zait. Ez dut deskonektatzen, nahiz etaetxekoa eta hemengoa lan ezberdinak diren”.

Hala ere, zorionekoa dela uste du.“Kazetaritza ikasi nuen, baina askotan pentsatu dut zergatik ez otenintzen honetan lehenago hasi. Beti gustatu zait mundu hau eta,halako batean, saiatzea erabaki nuen”. Alkortak irakasle lanabokaziozkoa dela uste du. “Zazpi urterekin jada, andereñoaizan nahi nuela esaten nuen”.

Puri Urrate ere bokaziozko irakasleada, baina hezkuntza mundua izan zen beragana jo zuena. “Ikastolasortu berria zen eta herri hauetan, zoritxarrez, euskaldun gutxizeuden. Euskaraz nekielako eskaini zidaten ikastolan lan egitea etaDonostiako lizeoan ikasi nuen oinarrizkoa. Handik urte batzuetara,Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean irakasle-ikasketakegiteko aukera eskaini ziguten. Zenbait urte gogorrak izan ziren,semeak haztea, lan egitea eta ikastea tokatu zitzaidan. Dena den,hain gustukoa nuen…”.

40 urte pasatu dira dagoeneko Urratelanean hasi zenetik. Gauza asko aldatu dira denbora honetan guztian.“Hasteko, egun jaio orduko datoz. Lehen, hiru urterekin etortzenziren. Lehen urteetan 3, 4 eta 5 urtekoak elkarrekin izaten genituelagogoratzen dut: 40 bat klase bakoitzean. Prestakuntza eta teknologiaere asko aldatu dira. Ordu asko sartu ditugu. Garai batean materialguztia guk prestatzen genuen, gaztelerazkoa bakarrik baitzegoen”,oroitzen du.

Alkortak irakaslearen rola ere aldatudela uste du. “Hona etorri ginenean, oso garbi genuen zertaraetorri ginen: ikasleen heziketan laguntzeko. Egun, eskolan denetikegin behar da. Askotan ez dakigu oso garbi gure eguneroko lana zeinden: ikasleak eguneroko bizitzarako prestatu behar ditugu, bainaaskotan gizarteak dituen gabezia guztiak guk bete behar ditugu: bakehezkuntza, sexu hezkuntza, drogamenpekotasuna… Denbora ezarensentsazioa dugu”.

Irakasleek gurasoen lana ere bete behardute batzuetan. “Lehen familietan oso garbi zegoen zer baloretransmititu behar ziren. Eskolak eta gizarteak balore berberakzituzten. Egun, asko hitz egiten da baloreez, baina ez dakigu osogarbi nork transmititu behar dituen. Hala, gabezia guztiak eskolaradatoz. Familia ereduaren aldaketa asko atzematen da”, dio.

Gainera, esfortzua ez omen da lehenbezainbeste baloratzen. “Gauzak esfortzuari esker lortzen zen etaaskotan frustrazioa egoten zen. Egun familia askotan ez dituztehaurrak frustratu nahi eta, horren eraginez, umeak ez datoz zailduta.Dena erraza izan behar dela eta gauzak lortzeko eskatzea nahikoa delairuditzen zaie”. Urrate eta Aldalur bat datoz. “Duela hamar baturte, 3 urteko haurrak oinez etortzen ziren, katilutik gosaltzenzuten… Egun, 5 urteko haur batzuek biberoitik edaten dute, autozekartzen dituzte…”, dio lehenengoak. “Komunetik altxatu behardituzu, txamarra jarri behar zaie…”, gehitu du Aldalurrek.

Hezkuntza mundua asko aldatu bada ere,euren lana lehen bezain gustuko dute. Dena den, alde txarrak erebadituela onartzen dute. “Bertan bizi gara eta pertsona askorenahotan gaude, onerako eta txarrerako. Asko kosta zitzaidan horretaraohitzea”, azaldu du Alkortak.

Bestalde lan “oso bizia” dela dio.“Hamar hilabetetan topera lan egiten dugu. Pertsonekin lan egitendugula kontuan izan behar da eta erratzeko beldur handia izaten dugu.Eskerrak ikasleak esku askotatik pasatzen diren: batek asmatzen ezbadu, besteak asmatuko du”.

Euren lanaren alderik gozoena, berriz,haurrekin sortzen den harremana dela diote. “Maite dituzu. Kariñoahartzen diezu eta eurek ere asko ematen dute. Guregana etortzen dira,besoetara salto egiten digute, musu ematen digute, euren kontuakkontatzen dizkigute… Hori guztia oso pozgarria da”, azaldu duUrratek.

LHkoak eta DBHkoak ez dira horrenmaitagarri azaltzen irakasleekin, noski. “Niri egun guztiakezberdinak direla iruditzen zait. Lanera asmo batzuekin etortzen garaeta, askotan, eurek beste bide batetik garamatzate. Hori ikaragarrigustatzen zait. Talde guztiengandik ikasten dugu zerbait eta horihurrengo urteetarako baliagarria izaten da. Gainera, 14 urtekoikasleak aldaketa prozesu batean daude eta hori eurekin bizitzea osopolita da. Oso kritikoak dira eta horrek tentsioan mantentzen zaitu.Asko ematen dute, nahiz eta beti protestan egoten diren”, aipatu duMontse Alkortak.

Aldalurrek, berriz, laneguna oso azkarpasatzen zaiola aipatu du. “Bestalde, haurrekin eta gurasoekinhartu-eman handia dugu. Hori ere oso polita da”.

Bukatzeko, anekdotaren bat kontatzekoeskatu diegu eta beteranoenak hartu du hitza. “Kanpotik etorri zenlehenengoetako bat kubatarra zen. Lau urterekin sartu zen. Orduraarte eskolan egon gabea zen eta oso gogorra egiten zitzaion gelanegotea. Atea ireki eta ihes egiten zuen. Bere bila joan behar izatennuen. Gelan egon behar zela, beste zer edo zertara jolastuko genuela…esaten nion. Berak, ¡cállate chimosa, que te boto!esaten zidan. Bestalde, lankide baten amak ume hori ezagutu zuen eta,nahiko beltzarana zela ikusirik, badauka meritua Zabaletako horrek,honi euskaraz nola irakatsi dion! esaten zuen”, oroitzen du.

Juanjo Idiakez: “Lehen bainobaliabide gehiago ditugu, baina burokrazia ere asko hazi da”

Juanjo Idiakez eta Jon Aztiria LaSalle-Legazpi ikastetxeko irakasleak dira. Idiakezek urte mordoskadaramatza bertan lanean eta Aztiria, berriz, hasiberria da. Biekgustuko dute haurrekin aritzea.

Idiakezek duela 35 urte ezagutu zuenirakaskuntza mundua, La Sallen bertan. “Hasieratik hemen aritunaiz. Antzuolako Goizper enpresan lan egiteko aukera nuen eta, harenzain nengoen bitartean, La Sallen hasteko parada suertatu zen etaaprobetxatu egin nuen. Gustura nengoenez, gelditu egin nintzen”.

Ez zuen irakasle-ikasketarik egin,baina hezkuntza gustukoa du. “Medrano ahizpekin aritu ondoren, LaSallen bertan maisutza tekniko ikasketak egin nituen. Azkenik,Huescako Unibertsitate laboralean kimika ikasi nuen”, laburbildudu.

Hala, ez zuen uste irakasle laneanbukatuko zuenik. “Lana behar nuen eta, pixkanaka, gustura sentitunintzen. Hasieratik ondo moldatu nintzen ikasleekin. Lehendik zeudenirakasleak ni baino gogorragoak ziren eta, hasieran, haurraknahastuta zeuden. Garai batean fraideek esku arin samarrakzituzten…”.

Jon Aztiriak ez zituen garai haiekezagutu, 80ko hamarkadan jaio baitzen. Hala, duela urte eta erdi hasizen La Sallen lanean. “Karrera bukatu nuenean, irakasle izateaktentatzen ninduen. Bat-batean aukera hau suertatu zen. Gustura nagoeta jarraitzeko asmoa dut”. Irakasle lanean hasiberria den arren,haurrekin esperientzia handia du. Izan ere, futbol entrenatzailea daeta gazte lokaleko begiralea izan da. “Esperientzia horilagungarria izan zait eta gaztetxoekin gustura sentitzen naiz.Gainera, ikasleetako batzuk lehendik ezagutzen nituen”, gehitu du.

Dena den, Juanjoren eta gainontzekobeteranoen aholkuak ez zaizkio gaizki etorri. “Hasiberriei betiaholku bera ematen diet: hasieran soka motzean lotzeko eta geropixkanaka askatzeko. Gogorrak izan gaitezkeela erakutsi behar da,agintea nork duen argi izan dezaten”, dio Idiakezek.

Bere ustez, irakasle lanbidearengauzarik onena monotonia eza da. “Egun guztiak ezberdinak dira etahori ona da. Okerrena egungo haur askoren errespetu falta da. Lehenetxean irakasleari errespetua zor zitzaiola irakasten zieten. Hala,gela bakoitzean 40 bat haur genituen arren, bi hitz nahikoa zirenlanerako giro egokia lortzeko”.

Ildo beretik, Aztiriak haurrak etxeanhezi behar direla uste du. “Guk lagundu egin dezakegu, baina umeeketxean jaso behar dute heziketa. Guraso batzuek ez dute hori beharbezain argi. Bestalde, guraso batzuk jarrera erasokorrarekin etortzendira. 12 urteko haur batengan gugan baino konfidantza handiagoadutela dirudi”, aipatu  du. “Lehen mugak oso argi zeuden.Orain, berriz, haurrek gauza berak egiten dituzte etxean, kalean,eskolan…”, gehitu du Idiakezek.

Haurrez eta gurasoez gain, irakaskuntzabera ere aldatu da. “Baliabide gehiago ditugu, baina burokrazia ereasko hazi da. Haurrei eskaini beharko geniekeen denbora, paperakbetetzen ematen dugu. Denbora falta dugu”, dio.

Aurki denbora gehiago izango du, biurte barru erretiratuko baita. “Irakaskuntza oso gustukoa dut,baina erretiratzeko gogoa dut”. Aztiriak bere lankidea ulertzen du.“Lanbide honetan, batzuetan, une oso zailak bizitzen dira. Bestebatzuk, berriz, oso pozgarriak dira. Lan egin duen ikasle batek sarialortu duela ikustea, adibidez, bikaina da. Gure laguntza izan duelajakitea polita da”.

Ikasleekin sortzen den harremana ereaberasgarria da. “Batzuetan eskolan hika-mikak izaten ditugu, bainakalean denek kasu egiten didate. Lagunek bizi naizen herrian eskolakematea gogorra dela uste dute, baina nik ez dut inongo arazorikizan”, azaldu du Idiakezek. Gai horren inguruan, Aztiriari aholkuaeman zion. “Kalean irakaslea naizela ahazteko esan zidan. Nirebizitza pertsonala dudala eta aurrera eraman behar dudala aipatuzidan. Eskolak ezin du gure bizitza goitik behera baldintzatu”.

Juanjok bizilagunak kalean eurekin ondoportatzen direla dio. “Bakarrik noizean behin etortzen zaigunorbait bere seme-alabei buruz galdezka”. Aztiriak gai horreninguruko anekdota bat du. “Ama batek kalean gelditu ninduen etasemeari buruz galdetu zidan. Oso mutil ona zela esan nion, baina eznekien noren ama zen. Izan ere, eurek gu ezagutzen gaituzte, bainaguk ikasle asko ditugu eta oso zaila zaigu guraso guztiak ezagutzea”.

Begoña Jauregi: “Batzuetanitota sentitzen gara, baina haurrek asko ematen digute eta ase egitengaituzte”

 

Begoña Jauregi zumarragarra ereLa Salle-Legazpi ikastetxeko irakaslea da, baina bera Haur Hezkuntzanaritzen da. Idiakezekin eta Aztiriarekin gelditu ginen egunean ezzuen azaltzerik izan eta handik egun batzuetara erantzun zituenOtamotz aldizkariaren galderak. Jauregik 25 urte daramatza LaSalle-Legazpin lanean. Irakasle-ikasketak egin zituen eta Antzuolaneman zituen lehen pausoak.

Haur txikiekin lan egitea gustatzenzaiola aipatu du. “Oso argi nuen beraiekin lan egin nahi nuela etaez naiz erabaki hori hartu izanaz damutu. Ikasketak gaztaroan eginnituen eta ordutik urte asko pasatu dira, baina aukera ona egin nuelauste dut”.

Dena den, bere lana batzuetan gogorradela onartzen du. “Beharrei bat-batean erantzun beharra daokerrena. Batzuetan itota sentitzen gara, baina haurrek asko ematendigute eta ase egiten gaituzte: poztasuna, bizitasuna… eskaintzendigute. Gizartea aldatzen doa eta horretara moldatu behar dugu.Egunean egon beharra dugu eta hori aberasgarria da. Irakaskuntzaetengabe aldatzen da”.

25 urte hauetan haurrak ere aldatudirela uste du. “Lehengoen eta oraingoen bizipenak oso ezberdinakdira. Oraingoek bizimodu irekiagoa dute, herrian bertan lehen bainoekintza gehiago antolatzen baitira beraientzat: ipuin kontalariak,txotxongiloak… Lehen Donostiara joan behar zen halakoak ikusteko”.

Gurasoen bizimodua ere aldatu da etahorrek seme-alabengan eta irakasleengan eragina izan du. “Lehen etaorain, onena nahi dute euren seme-alabentzat, baina emakumealan-munduan sartu da eta haurrek lehen baino denbora gehiago pasatzendute eskolan edo zaintzaileekin. Lehen eskola ikasteko toki bat zeneta orain balore asko landu behar dira haurrekin”.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
2

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
3

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
6

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT