
Iguntze Aseginolaza
|
Igerilekura joaten naiz eta urtero-urtero txartela ateratzen dut. Hartara, joateko aitzakia dut. Goizez edo arratsaldez joaten naiz, egunaren arabera. Aukera polita da lagunekin egoteko, bainua hartzeko…
|
Iñigo Ormazabal
|
Urretxuko igerilekuan egon izan naiz, baina zer esango dut… Ireki zutenetik 10 bat aldiz egongo nintzen? Hondartza nahiago dut. Itsaso zabala igeri egiteko erosoagoa eta erakargarriagoa iruditu izan zait beti.
|
Salva Navarro
|
Ez. Ez daukat igerilekura joateko ohiturarik. Noizbait joan izan naiz, baina instalazioak ezagutzeko besterik ez. Zumarragakora ere ez naiz joaten: kirola aire librean egitea atsegin dut. Hondartza ere ez dut gustuko: hondarra ez dut gustuko. Mendia nahiago dut.
|
Uxue Zabala
|
Aurten joateko asmoa dut, baina aurreko urteetan lanak eragotzi egin dit. Dagoeneko txartela atera dut. Igerilekua gogoko dut lagunekin egoteko. Izan ere, hondartzara joatea neketsuagoa da: ia egun osoa behar da.
|