
Hala, gaurtik hilaren 24ra bitartean’liburuen parkea’ izango da Zumarragako Zelai Arizti parkean, udalliburutegiaren osagarri. Herritar guztiei zuzendutako liburutegiada, haurrentzako eta gazteentzako bildumak izango baitira batetik etahelduentzako egunkariak eta aldizkariak bestetik.
Egunero, astelehenetik ostiraleraizango da erabilgarri liburuen parkea, goizeko ordutegian, 11:30etik13:30era.
Bibliopiszina Urretxun
Bestetik Urretxuko Udalak antolatuta,liburutegi zerbitzua izango da udal igerilekuetan, gaurtik abuztuaren30era bitartean. Bertan, igerilekuko txartela aurkeztuz, edo edukiezean NAN-a aurkeztuta, liburu eta aldizkariak hartu eta hantxeirakurtzeko aukera izango da. Ordutegia 15:30etik 20:00etara.
Liburuak kalera
Gainera, Urretxuko udal liburutegiakfondoen garbiketa egin behar duela eta liburuak, aldizkariak,bideoak… bi egunez kalera aterako ditu eta oparitu hurbiltzen direnguztiei. Uztailaren 27an eta 28an izango da Urretxuko Iparragirreplazan 11:00ak eta 13:00ak bitartean.