
Uztailaren 18an, Euskal Herrikolurralde historikoko dantza ezberdinak dantzatuko dituzte LurrakoekMalagako jaialdian. Ez da dena den Malagakoa, uda sasoian Lurrakoekparte hartuko duten jaialdi bakarra izango. Irailaren 12an eta 13anAlbaceten egingo den jaialdian ere hartuko baitute parte.
XXI. Herriarteko Folklore Jaialdia
Urretxuko Santa Anastasia jaien barruenegiten den Herriarteko Folklore Jaialdiak aurten hogeita bat urtebeteko ditu. Eta noski, Lurra Dantza Taldea hasi da dagoenekojaialdia prestatzen. Durangoko Kristin, Albaceteko ‘Grupo de Coros yDanzas Magisterio’ eta Venezuelako Zarabakoa taldeak izango diraaurten gonbidatuen artean.
Herriarteko Folklore Jaialdia irailaren19an izango da aurten, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Aurretik ohibezala, harrera egingo zaie talde gonbidatuei udaletxean eta herrikokaleetan zehar ibilaldia ere egingo dute.
Argazkia: Lurrak sanjoanetarakoantolatutako Dantzari Txiki eguna