
Hasi da dagoeneko Udaleku MusikalaZumarragan. Legazpi dorretxean izango dira eskolak, Sekundino EsnaolaMusika Eskolaren egoitzan. Udalekua hilaren 16ra arte da, 09:00etatik13:00ak arte. Bukatu eta biharamunean, hilaren 17an, amaierakokontzertu pedagogikoa eskainiko dute haurrek Urretxuko Labeagaaretoan, 17:00etan.
Hurbilketa musika klasikora
Udalekuarenxedea haurrengan musikarekiko sentsibilitatea piztea da. Mimoa,dantza eta jolasak egingo dituzte, musika klasikoa tartean dela.Guztia modu ludikoan, musikak emateko zer duen haurrei ezagutzeraemateko. Lan hori egiteko irakasle bereziak ekarri ditu eskolak.