
Uda partean urtero Arte Ederren eskolakantolatu ohi dituzte Zumarragan. Aurtengo ikastaro bereziak hasidira. Sei urtetik hamabira bitarteko haurren bi talde osatu dituzte,lau multzotan banatuta guztira 35 bat haur eta gaztetxo. Helduentzakoikastaroetan, berriz, 23 lagun hasi dira.
Arkatzarekin hasi dira haurrak, itzalaklantzen. Ikatz-ziriekin ariko dira ondoren, eta astea urmargoekinmargotzen amaituko dute. Hurrengo bi asteetan bakoitzak beremargolana egingo du. Helduentzako oihal gainean margotzenikasteko tailerra egingo dute. Elastikoak, zapatak eta zorroakmargotuko dituzte. Egur gainean edo egurrezko objektuetan margotzenikasteko tailerra eta ohiko pinturaren -akrilikoak, olioak…-ikastaroak osatzen dute udako aukera.