
Sariketaren helburua, Zumarragako etaUrretxuko leiho, balkoi eta baserrietako sarrerak lorez apaintzendituzten horiek saritzea da. Baita bide batez, bi herrien itxuraatseginago bilakatzen duten bizilagunen lana eskertzea ere.
Bi udaletako teknikariek osatutakoepaimahaiak izango du bi herrietako balkoi, leiho eta baserrietakosarrera ederrenak zeintzuk diren aukeratzeko ardura. Horretarakolanean dabiltza pasa den asteazkenean hasita. Hilaren 10era arte,ostiral honetara arte izango dute azterketa egiteko aukera, ondorenerabakia hartu beharko baitute.
Sari banaketa hilaren 17an egingo da,Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean 12:00etan.
Sariak
Pasa den urteen gisan, aurten ere 50euroko 16 sari banatuko dira. Hamar bi herrietako balkoi eta leihopolitenen artean eta sei baserrietako sarrera ederrenen artean.
Argazkian: pasa den urteko irabazleakbi herrietako alkateekin.