
Urretxuko Goierri Kirol Elkarteko mendisailak irteera egingo du hilaren 18an eta 19an Tena bailarakoPanticosara. Diente NW de Batanes (2.888 m) eta Garmo Negro (3.052 m)mendiak igotzeko aukera izango dute, gaua Panticosako bainuetxeanigaroz. Irteerara joateko interesa dutenek izena lehenbailehen emanbehar dute elkartearen egoitzan, gaua bainuetxean igaroko dutenpertsonen kopurua ahal bezain azkarren jakin behar baitute.
Ibilaldiak:
- Lehenengo egunean bainuetxearen eskuinaldeko maldetatik gora abiatuta, Dientes de Bataneseko ipar mendebaldeko tontorrera igoko dira, gaua igarotzera bainuetxera itzuli aurretik.
- Bigarren egunean, berriz, ezkerraldeko maldetatik igoko dira Garmo Negro tontorrera.
Argazkia: Panticosako bainuetxea etainguruneak.