
Bosgarren aldiari ekin dio jada OstadarMendi Taldeak antolatzen duen Mendi eta Naturako ArgazkienLehiaketak. Edizio honek berrikuntzak ere badakartza. Pasa denurteetan ez bezala, banakako lanak indartu nahi dituzte aurten. Hala,Ostadar saria emango diote banakako irudirik onenari, eta XabierOrmazabal zenaren izena daraman saria berriz, mendian egindakogizakiaren jarduera (mendi-ibiliak, goi-mendia, eskalada, eskia…)hoberen islatzen duen argazkiari.
Gainera, fauna, flora eta ura elementunagusi gisa agertzen dituzten argazki onenei ere sari bana emangozaie.
Epea irekita
Argazkiak bidaltzeko epea dagoenekoirekita dago eta azken eguna urriaren 23a izango da. LanakZumarragako kultura sailera (Zelai Arizti kultur etxea, 20.700Zumarraga) edo Urretxuko kultura sailera (Aizpurunea kultur etxera,20.700 Urretxu) bidali daitezke.
1500€ saritan
Guztira 1500 euro banatuko dirasaritan, epaimahaiak behar beste akzesit ematea erabakitzeko aukerabaitauka.
- Ostadar saria: 300€
- Xabier Ormazabal saria: 250€
- Fauna saria: 200€
- Flora saria: 200€
- Ura saria: 200€
- Herriko argazki onenari saria: 150€
Informazio eta xehetasun gehiago:
- Ostadar Mendi Taldearen web orrian
- 649051936 (Carlos) eta 665750911 (Josu) telefonoetan edo
- lehiaketa@ostadar.org posta elektronikoan
Ikusi pasa den urteko irabazleen argazkiak Ostadar Mendi Taldearen web orrian.
Egilea: Luis Francisco Llavori (Zumaia)