
Urola Garaiko lau herrietan turismozerbitzuak eta eskaintza bateratuta kudeatuko ditu aurrerantzeanLenbur Fundazioak. Asteazkenean sinatu zuten hitzarmena Urola GaraiaMankomunitatearen lehendakari Mikel Serranok eta Lenbur Fundazioarenburu Luis Txillidak.
Turismoaren sektorean lehiakortasunairabazi nahi dute bailaran eta horretarako turismoaren inguruanhausnarketa prozesua irekiko da. Uggasa garapen agentziaren bidezesleitu du Mankomunitateak kudeatzaile zerbitzua, eta Lenburfundazioaren proiektuak irabazi du lehiaketa.
Datozen hiru urteetan Lenburri egindakoenkarguak bi bidetatik doaz: baliabide publikoak optimizatu eta irudikorporatiboa hobetu eta indartu. Baita, besteak beste, zerbitzuakbermatu, ideiak proposatu eta gertakarien gaineko hausnarketa egiteaere.
Mankomunitatetik eskatutakoa betezKalebarren-Areizagako turismo bulegoa zabalik dago. Horrez gaineztabaidarako foro bat sortzeko asmoa dute Lenburren. Bailara turismoarloan identifikatuko duen irudi korporatiboa aukeratzeko ideialehiaketa deituko dutela ere gehitu zuen asteazkeneko sinatzeekitaldian Txillidak.