
Ibilgailu istripuen atzetik gazteenartean gehien eragiten duen bigarren gaixotasuna da esklerosi anitza.Asteburu honetan, hilaren 11an eta 12an, ‘Busti zaitez’ kanpainarenhamabigarren aldia aurkeztuko dute Urretxun. Bihar, 10:00etatik14:00etara gaixotasunaren inguruko informazioa banatuko dute Aterpekobolondresek Kalebarren-Areizaga plazan. Eta igandean, Urretxukoigerilekuan esklerosi anitza jasaten dutenen alde igeri egitekoaukera izango da. Ekintza sinbolikoa izango da eta parte hartzailebakoitzari diploma bat banatuko zaio.
Kanpainaren helburuak hurrengoak dira:
- Gaixotasun sendaezin honek sortzen dituen arazoak gizarteratu eta jendea sentsibilizatzea.
- Gaixoei bizi kalitatea hobetzeko, Euskadiko Esklerosi Anitza Zentroetan eskaintzen diren errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea.