
Tokiko Agenda 21-ak aurreikusita dituengaien artean lehentasuna hartu du mugikortasunari, irisgarritasunarieta trafikoari lotutakoak. Nabarmen azaltzen da Labeaga-Ipeñarrietabidegurutzearen eta Isabel zubiaren inguruan trafikoa bideratzekobeharra, nahiz eta behin behineko ekimena izan behar den Zumarragakogeltoki intermodal berria egiteko lanek irauten duten bitartean.
Bere garaian Leber ingeniaritzarieskatu zitzaion Urretxu eta Zumarragarako mugikortasuna eta trafikoaordenatzeko eta hobetzeko ikerketa bat. Ikerketa horretan proposatuziren neurri guztiak bete ditu Urretxuk, Zumarragarekin batera eginbehar diren Ipeñarrieta, Secundino Esnaola eta Geltokikoeremuko lanak izan ezik. Errepide zati honetarako aurreikusita dagoenjarduera Mugikortasunaren eta Trafikoaren Plan Integralarenproposamen adierazgarriena da.
Urretxuko Agenda 21-ak gai honetazgainera aurrerantzean iraunkortasunarekin zerikusia duten beste gaibatzuk ere aztertuko ditu, garbitasuna eta zarata kasu.
Batzarra Udaletxeko areto nagusianegingo da, uztailaren 15ean 19:00etan eta gaur egun Urretxuko Agenda21 kudeatzeko ardura duten Prospektiker eta Ingurune enpresetakoprofesional kualifikatuek zuzenduko dute. Hala, trafikoari lotutakogaietan interesatuta dauden urretxuar guztiak daude gonbidatutaUrretxuko Agenda 21-ak abian jarriko duen Trafikoari buruzko forohonetara.
Gaiarekin lotutako beste albiste batzuk otamotz.eus-en:
- Isabeleko bidegurutzean zebrabide berria jarri dute
- Uztailean hasiko dituzte geltoki intermodalaren lanak
- Pagoeta eta Isabeleko bidegurutzean trafiko aldaketak izango dira
- Urretxuk Higikortasun eta Trafiko Planaren fase berri bat jarriko du martxan
Argazkia: Isabeleko bidegurutzean berriki egin duten zebrabidea