
Kirolariek osatubeharreko ibilbidea distantzia luzekoa izan zen. 4 km igerian,Landako urtegian, 120 km bizikletan, Gasteizera bidean eta 30 kmkorrika, Gasteizen 3 itzuli egin zituzten, Buesa Arenan bukatzeko.Urola Goiena triatloi taldeko hiru kidek hartu zuten parte igandekotxapelketan: Jon Azpiazuk, Raúl Montielek eta Aitor Alberdik.Proba goiz hasi arren bero handiarekin ospatu zen.
Azpiazuk lasterketa bikaina egin zueneta Espainiako txapela eskuratu zuen bere mailan. Lasterketa igerianhasi zuten, Azpiazuk denbora dezente galdu zuen igerian baina ondokoprobetan berreskuratu zuen galdutako denbora. Bizikletanerregulatzera joan bazen ere, denbora bikaina egin zuen. Korrikakosaioan nabarmendu zen batez ere Azpiazu. Hala, bere mailanlehendabizikoa iritsi zen helmugara.
Lasterketa bukatzea lortu zuen bestetaldekidea Raúl Montiel izan zen. Igerian ahal bezala aritueta gero bizikleta saioan oso gustura ibili zen. Korrika saioabukatzeko beldur pixka bat bazuen ere, hasieratik erritmo ona hartuzuen eta hori bukaerara arte mantentzea lortu zuen. Probabukatzeagatik pozik geratu zen.
Azkenik, Aitor Alberdi ere hasi zenlasterketa egiten, baina ezin izan zuen bukatu. Beroa zela mediodeshidratatu egin zen eta korrika 8 km egitera iritsi zen.Erretiratzeko momentuan bere mailako lehenengo postuan zegoen.
Egilea: Asier Zaldua