
Goizeko 10:00etan irekiko ditu ateakUrretxuko I. Azoka Ekologikoak Gernikako Arbola plazan eta eguerdiko14:30era artea luzatuko da. Urretxuko Udaleko BaserritarrenBatzordeak eta Biolur Ekologikoaren Elkarteak antolatu dute ekimena.
Euskal Herri osotik eta Caceres etaErrioxatik etorritako 19 ekoizleren produktuek osatuko dute azoka.Eta aukera oso zabal izango da. Ogia, barazkiak, eztia, ardi gazta,sendabelarrak, ukenduak, loreak, pastelak edo eta ardo eta sagardoekologikoak, olioa eta pintxo ekologikoak ere izango dira, salgaienartean. Goizean zehar gainera, hainbat tailer izango dira bai haurzein helduentzako.
Aikur-era bisita
Aurretik dena den, izan dira produktuekologikoekin lotutako zenbait ekintza. Atzo, Xabier Akizubaserriaren lehenaz eta etorkizunaz aritu zen hitzaldi batean. Biharberriz, Aikur, erle museora bisita gidatuak izango dira nahi duenguztiarentzat. Udaletik jakitera eman dutenez, bisitak doakoak izangodira eta autobus zerbitzua ere egongo da, 16:00etan eta 17:30eanNekolaldeko aparkaleku parean.