
Ekainean jarri zuten martxan eskolaraoinez joateko egitasmoa Urretxun eta Zumarragan, martxoan aurkeztubazuten ere. Hasierako esperientzia probakoa soilik izan da.Arduradunak dena den, egin dute hasierako balorazio bat eta hauguztiz positiboa izan da. Urretxuko Gainzurin 11 haur hasi zirenegitasmoan eta Urretxu-Zumarraga Ikastolan 66 ume hasi baziren ere100ek bukatu zuten.
Sumatu duten gabezia handiena baina,arduradun faltarena izan da. Gainzurin bost gurasok hartu zuten parteeta Ikastolan berriz 11k. Eskola bakoitzean adin desberdinetakohaurrek parte hartu dute.
Kanpaina informatiboa
Proiektuakaurrera egin dezan eman beharreko pausoei buruz ere hitz egin zutenMilazangoaren balorazio bileran. Umeentzako ibilbideen mapa antzekobat egingo dute, eta publizitatea egiteko logoa jarriko dute geralekubakoitzean. Gainera, beharrezkoa den tokietan udaltzainen laguntzaeskatuko dute.
Irailean Milazangori buruzko publizitatea etainformazioa bidaliko diete ikasleen gurasoei. Parte hartu dutenekinbilerak egingo dituzte, boluntario gehiago hortik lor daitezkeelairitzita. Eskola barruan irakasleek gaia landuko dute ikasleekin.