
Agenda 21eko Herritarren foroaren barruan, trafikoaz hitz eginzuten asteazkenean Urretxuko bizilagunek udal ordezkariekin. Azkenasteetan eman diren aldaketak izan zituzten hizpide, eta herritarrekeuren proposamenak, kezkak eta kexak mahai gainean jarri zituzten.Oro har, Urretxuko eta Zumarragako Udalak ondo konpontzearen beharranabarmendu zuten herritarrek, “bestela beti berdinek ordaintzendugulako: herritarrek”.
Lehendabizi Iñaki Zabala alkateak azalpenak eman zituen, bai trafiko aldaketen ingurukoak, baita Zumarragako Udalarekin aferaren bueltan mantendu duten harremanaren berriak ere. Urretxuko eta Zumarragako udalek gutun bidez egin dute iritzi trukaketa; harreman bide horrekin «amaitu» egingo dutela iragarri zuen Zabalak. Urretxuk garatu nahi dituen trafiko aldaketak mugikortasun planean jaso gabeak direla leporatu dio Zumarragak
Herritarrek, euren aldetik, kezkak, kexak eta proposamenak mahaigaineratu zituzten. Batetik, Ipeñarrietako hainbat auzokide batzarrean ziren. Batek autoen abiadura murrizteko jarri dituzten koskek sortzen duten «zarata» salatu zuen, eta bidegurutzean jarri duten zebrabideak «segurtasuna eman baino gehiago gutxitu» egiten duela esan zuen.
Zebrabideetara igarotzeko koskak egotea ere kritikatu zuten. Zumarragan eta Urretxun kotxez leku batetik bestera joateko eman behar diren «bira handiak» askoren ahotan izan ziren, aparkaleku faltarekin batera.
Datuak
Datuak ere eman zituzten. Urretxun eta Zumarragan 1998tik eta 2002ra herri barruko autoen erabilera hazi egin da, oinezkoen portzentaia jaitsi zen bitartean. Urretxun eta Zumarragan familiako 1,39 auto daude bataz beste, eta Ipeñarrietako bidegurutzean trafiko gehieneko unean 800 auto igarotzen dira.