
Mikel Serranok prentsaurreko bidez erantzun die pasa den astean komunikabideetan Urretxun egindako zirkulazioaren inguruko foroari buruzko albisteei. Urretxun geltoki intermodalaz eta zirkulazio plana ez betetzearen arrazoien berri badutela argitu zuen Serranok.
Are gehiago, Urretxuri bi herriek adostutako zirkulazio plana ez betetzea leporatzen dio Zumarragak, egiten ari diren lanak arrazoi jarrita. Geltoki intermodalak plana atzeratu duela adierazi zuen Serranok eta Isabeleko bidegurutzean ezkerrera egiteko aukera kentzearen kontra agertu da.
Argazkia: Mikel Serrano artxiboko argazkian