
Guztira 82 kirolarik hartu zuten parteigandean Plentzian egin zen Euskal Herri mailako akluatoian. Mailaguztietako txapelak lehiatu ziren bertan eta Urola Garaia TrialtoiTaldeko Gemma Hernandezek zazpigarren postua eskuratu zuen emakumezkoen mailan.
Lasterketa korrika hasi zuten. 2,5kilometro luze egin zituzten korrika belarretan. Bigarren saioanigerian kilometro bat egin zuten Plentziako bi zubien arteko tarteaosatuz. Amaitu lasterketa amaitu zuten, berriro ere 2,5 kilometrokoibilbidean.
Gizonezkoen nahiz emakumezkoenlasterketak emozio handiz bizi izan ziren, lehia handia egon baitzen.Azkenean irabazleak Jon Unanue (SVC Seguridad) eta Arrate Mintegi(Tecnum) izan ziren.
Gemmak lasterketa zazpigarren tokianamaitu zuen, 42 minutu eta 8 segundoko denbora osatuz. Euskadiko Txapelketako sailkapen orokorrean seigarren postuan dago dena den. Lehenengo korrikako saioan 10min. eta 10seg.-ko denbora egin zuen,igerian 20min. eta 28seg. behar izan zituen eta azkenik, korrikan11min. eta 30seg.-ko partziala egin zuen. Irabazlearengandik 3 min.eta 37 seg.-ra geratu zen.
Egilea: Urola Garaia Triatloi Taldea.