
Tokiko elkarteak euskarazko tokikotelebisten presentzia indartu nahi izan du, euskaldunei bestezerbitzu bat eskainiz bide batez. Helburu horrekin jaio da Tokiko.tvwebgunea. Albisteen tokikotasuna asko baloratzen da gure gizartean.Gure inguru hurbilean gertatutakoez dagoen kezka eta jakin-minatokiko telebisten arrakastaren arrazoi nagusia dira.
Tokikotasunean, baina, kostu/zerbitzuerlazioa oso da garestia. Eskualdeko biztanle kopuruari bakarrikzuzentzen zaizkio egiten diren lanak, baina ikusle kopurua oso urriada. Internetek gure lana mundu zabalari eskaintzeko aukera ematendigu.
Euskarazko telebisten ataria
Tokiko.tv-ren bidez, egunero egindakolanak eta landutako albisteak munduan zehar barreiatuta daudeneuskaldun guztien eskura jarri nahi ditugu. Gainera, telebista bakarbaten ataria izan barik, Euskal Herrian zehar dauden euskarazkotelebista guztien ataria izan nahi duen honek zerbitzu osoago etaegokiagoa eskaini gura du. Telebista guztien batura baino gehiagoizango da.
Plataforma honetan tokiko telebistagehiagori eta ikus-entzunezko ekimen gehiagori egin nahi diegu lekua.Baita ere ikus-entzunekoen zaleei eta, oro har, edukiak partekatzekoprest dagoen edonori. Euskaraz, noski.
Une honetan, 28 kanala , Erlo telebista ,Goierri telebista , Goiena Telebista (GOITB) , Oizmendi telebista ,Ttipi Ttapa fundazioa , Topagunea elkartea eta Xaloa telebista daudeproiektuko partaide gisa.
Erabilterraza
Webgunera sartu bezain laster playeredo leiho nagusi bat agertzen da. Bertan kargatzen da edukirikberriena, albistegi edo erreportajea. Nabigazioan behera eginez gero,une honetan dauden zortzi kanal nagusiak agertzen dira. Kanal bataukeratuz gero, horretan ere player nagusia ageri da eta horrekinbatera, azpian, kanalak eskaintzen dituen azpikateak: albistegia,kirolak eta kanal bakoitzak dituen beste azpikate bereziak;elkarrizketak eta saio bereziak, kasu. Egunero kargatuko dira bideoakedota saioak.
Tokiko.tv-k plataforma dinamikoa izannahi du eta horregatik saiatuko da ikusleen parte-hartzea bultzatzen,kamera bat duen edonor izan baitaiteke kazetari.