Zazpietan puntu-puntuan hasitako partidari (aurretik 18:30ean egin dute material aukeraketa) Cesar Ballina beteranoak hasiera ezinhobea eman dio eta maisutasun handiz 19 eta 10 aurreratuda. Partidaren zati horretan atzeko txokoa ederki asko ezagutzenduela jakinarazi dio Joni. Pilota ederki jaitsiz, ondo sakatuz,tarteka Irujok berak sinatuko lukeen ezkerkadaren bat emanez…aurreratu da Cesar. Fresko ari zen jokatzen Jon baina pilota ugaripasa joan zaizkio, frontoi osoan ohituta nonbait! Baina, pixkana-pixkana Cesarrek behera egin duenbitartean Jonek gora egin du eta 19 eta 20 jarri da. Cesarrek bestetanto bat egin eta Jon zuzenean 22ra joan da.
Garai bateko partidak etorri zaizkigugogora. Zapatilak ez urratzeko oinutsik jokatzen zireneko garaiak! A! Eta zorionak txuleta eder horiek etxera eraman dituenari!