
Zumarragako Bidaurreta auzoan(ospitalearen azpian) dauden babes ofizialeko etxeak eraikizituztenean gune bat utzi zuten supermerkatua egiteko asmoarekin.Proiektu hori ez da aurrera atera, eta eraikin horretan zortzietxebizitza egingo dituzte, babes ofizialekoak.
Eraikinak 150 metro koadro dituplantan, eta bi solairu gehituko dizkiote. Etxebizitza bakoitza 60-70metro koadro artean geratuko da azaleran. Batek ez beste guztiekgarajea izango dute. Enpresa eraikitzaileak, bere aldetik, Udalari72.000 euro emango dizkio. Etxebizitzen jabetza 75 urteren buruanUdalarena izango da.
Zozketa Gabonen aurretik egiteko asmoaagertu du Mikel Serrano alkateak. Etxebideko zerrendei helduko dietehautagaien izenak ateratzeko. Azaldu duenez, enpresa-eraikitzaileaksupermerkatuaren ideia baztertu du, hango biztanleen ezaugarriakaztertu eta gero. Azterketaren emaitzak dioenez, gazteak eta autozlanera doazenak dira Bidaurreta auzoko bizilagunak. Supermerkatua ezlitzatekeela bideragarria izango ondorioztatu dute, bizilagunakohituta daudelako erosketak kanpoan egiten.