Arratsaldeko bostetan hasiko eta iluntzera arte egongo dira elkartekoak odola ateratzen. Abendutik Zelai Arizti kultur etxean egiten dituzte ateraldiak, osasun zentroan berrikuntza lanak egiten ari direlako.
Emaile izateko baldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta 50 kilotik gora pisatzea dira. Baita noski, osasuntsu egotea ere. Orain gainera, 70 urte artekoek eman dezakete odola.