Kasu hauetarako, Zumarragako eta Urretxuko udaletatik protokolo batzuk jarri nahi dituzte martxan Urola Garaiko Berdintasun sailak gidatuta. Aste honetan, udaletxeetan osoko bilkuretan hilketa bat dagoenean emango duten erantzun instituzionala zein izango den hitzartuko dute, 2003an Berdinsareak onartutako protokoloari jarraiki.
Hala, genero biolentziaren ondorioz hilketa bat gertatzen den bakoitzean, adierazpen instituzionala egingo dute udaletxeetan, lazo morea jarriko dute udaletxeetako balkoietan, elkarretaratzea deituko dute eta manifestu bat irakurriko dute, besteak beste.
Datuak
Eskualdeko Berdintasun Sailak jakitera eman duenez, 49 dira 2006 eta 2009 urte bitartean tratu txarrak salatu dituzten emakumeak. Gainera 79 emakumek jo dute gizarte zerbitzuetara arrazoi hauek tarteko.