Maiatzean itxi zuten guztiz ClaraLarrañaga parkean, Itarteko zubi bezala ezagutzen duguna .Hilabetez itxita egon eta gero, aurreikuspenak beteta ekainarenamaiera baino lehen ireki zuten zubia herritarrentzat. Pasealekuaatontzeak eta udaletxe atzeko lanak burutzeak baina, denbora gehiagoeraman du.
Mendiola enpresak egin ditu orainarteko berriketa lanak. Lorategia hornitzeko lanak aldiz, Ikerloraenpresaren esku geratu dira. Aste honetan bertan ereingo dituztehaziak eta iraila amaierarako edo urriaren hasierarako haziko diralorategiak edertuko dituzten loreak eta landareak.
Clara Larrañaga parkea
Berrikuntza lan gehienak amaituta daudedagoeneko. Zoladura berria jarri da pasealekuan eta garai bateaniturria izan zena kendu da. Horrekin, pasealekua zabalagoa etaerosoagoa izatea ahalbideratu da. Pasealekuaren erdigunean farolaberriak jarri dituzte, baita sienita harrizko bankuak ere. Egurrezkobanku berriak pasealekuaren alde banatan kokatu dituzte. Gunehonetako lanak guztiz amaitzeko, irailean iturri bat jarriko dute.
Udaletxeko atzeko aldea
Gune honetan ere hainbat berrikuntzalan eraman dira aurrera. Uraren eta argiteriaren kanalizazio berriakegin dira, zoladura berritu eta pasealekua zabaldu da. Hemen ereegurrezko banku berriak ipini dituzte. Apaindura-argiak ere jarridituzte, udaletxea, Itarte etxea eta parkea bera argiztatukodituztelarik.
Zubiak
Azkenik, Clara Larrañagaparekiko zubia ere berritu da. Lan hau, Zumarragako eta Urretxukoudalek egin dute elkarlanean. Eguraldiak eraginda zaharkituta zegoenzubia berritu eta zoladura aldatu diote. Honekin batera, Galeperraparean dagoen zubia ere berrituko dute datozen egunetan.