Irailaren erdialdean hasiko dituzte azkenean Zumarragako geltoki intermodalaren lanak. Hori baieztatu du gaur Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Herri Irratiko mikrofonoetan.
Hasiera batean, uztailaren erdialderako hasi behar zuten lanek , baina atzeratu egin zituzten. Serranok, esan duenez, geldo joan doa lanak hasteko prozesu burokratikoa. Proiektua behin betiko onartzeko informe bat falta zen eta horregatik atzerapena. Ondoren, alegazioetarako epea ireki behar izan zuten eta hau amaitzean hasiko dituzte lanak. Hilaren 7an amaituko da alegazioetarako epea, momentuz ez dago alegaziorik eta hirigintza batzarrean proiektua onartuta, irailaren erdialderako hasi nahi dituzte lanak. Mikel Serrano.
Aste honetan hasiko dituzte lanak hasi aurreko prestakizunetan. Telefono, argindar eta saneamendu zerbitzuak kentzen hasi dira, baita lurra altxatu eta hesiturak jartzen ere. Gaur eta bihar, udaltzaingoa aparkatuta dauden kotxeen jabeei informazioa pasatzen hasiko zaie.
2008 hasieran UTE Acciona eta Arkaitza enpresei esleitu zitzaizkien geltoki intermodalaren lanak. Behin lanak hasita urte beteko epea izango dute guztia amaitzeko. Aurrekontua 4.625.000 eurokoa da.