Urtarrilean onartu zituen UrretxukoUdalak, Estatuak emandako diru laguntzarekin herrian egin beharrekoproiektuak zeintzuk izango ziren. Tartean, Santa Barbara etaBasagasti auzoen arteko bidea hobetzekoa zegoen. Hasi berriak dituztelanak eta datorren hil amaierara arte luzatuko dira.
Berrikuntza lanak amaituta, errepideakbi karril izango ditu. Santa Barbara auzotik kalera dona bidearenparean, autoentzako aparkalekuak jarriko dira. Espaloi bat ereeraikiko da, Basagati auzoan egun dagoenarekin lotuko dutena. Bidezati honetan bi zebrabide jartzea da asmoa.
Bien bitartean, hilaren 24ra arte bidezati hau itxita egongo da autoentzat. Santa Barbarara igotzeko MundoMejor edo Basagasti auzoetako errepidea, edo Pagoetakoa erabilibeharko da.