
Akelarre elkarteak antolatzen duenXXXIV. gastronomia lehiaketa izango da aurtengoa. Hilaren 19an egingoda lehiaketa santanastasien barruan, urtero bezala. Pasa den urtekomarmitakoaren ondotik, parte hartzaileek bakailaoa prestatu beharkodute bizkaitar erara.
Gastronomia lehiaketan izena ematekoaukera bakarra izango da, hilaren 11an eguerdiko 12:00etan. Akelarreelkartera gerturatu beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek,aipatutako egun eta orduan. Gehienez, 50 parte hartzaile izango dira,ez baitago jende gehiago sartzeko lekurik. Beraz, azkar ibiltzeakomeni da.
Lehiaketa hilaren 19an
Santa Anastasia jaien barruan,irailaren 19an egingo da lehiaketa. Arratsaldeko 17:00etan emangozaio hasiera eta 21:00ak inguruan amaituko da, epaimahaiak bereerabakia argitzearekin batera. Bi sari izango dira, plateronenarentzat bata eta aurkezpen onenarentzat bestea. Ondoren ohituraden bezala, afari herrikoia egingo da Ederrena pilotalekuan.
Antolatzaileen esku egongo da mahaiakjartzea, baita parte hartzaileentzako ura, ardoa, ogia, postrea,kafea eta likoreak eramatea. Parte hartzaileek berriz, platerakegiteko osagaiak eta beharrezko tresnak etxetik eraman beharkodituzte.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en: