
Aurten Urretxuko Euskal Jai egunaberezia izango da. Mende erdia beteko du jada jaiak eta irailaren20an ez ezik hilabete osora zabalduko dira urteurreneko ospakizunak.
Asko izango dira aurten Euskal Jaiarenbueltan antolatuko diren ekintzak, baina dudarik ez da Urretxun,Euskal Jai eguneko karrozen desfileak izango duela beste behinprotagonismo handiena. Aurtengo desfilea ere berezia izango da, 50.urteurrenaren harira, karrozagile beteranoek ere, hau da, urte guztihauetan parte hartu izan duten koadrilek ere parte hartuko baitute.
‘Karrozero’ beteranoak
Ia urte hasieratik ari dira biltzenkarrozero beteranoenak egin beharrekoak zehazteko. Azkenean hainbatbileren ostean, hamarkadaka biltzea erabaki zuten. Hartara, izenaeman duten bederatzi koadrila beteranoen artean lau karroza egingodira, bat hamarkada bakoitzeko.
Lau karroza hauez gainera, bestehamaika koadrilek ere emana dute izena eta orotara hortaz, 15 karrozaaterako dira aurtengo desfilean. Guztiak ere hasiak dira egunhandirako euren karrozen ideiak oholtza gainean islatzen.