
Urretxu-Zumarraga eta Azkoitia artekobidegorriko tuneletan argiak jarri ditu Gipuzkoako Foru AldundikoGarapen Iraunkorreko Departamentuak. Urte eta erdiko atzerapenarekinbada ere, erabiltzaileek gustura hartu dute hobekuntza.
Argiakautomatikoki pizten dira, sentsoreek bizikletaz doazenak nahizoinezkoak tunelera hurbiltzen atzematen dituenean. Tunelazeharkatzeko beharrezkoa den denboran zehar piztuta egotekoprogramatuta daude argiak. Guztira 800.000 euroko aurrekontua izandute bidegorriaren argiztatze lanek. Argindarrez elikatutako kontsumotxikiko fluoreszente konpaktuak jarri dituzte 12 kilometro dituenibilbideko 19 tuneletan.
Bidegorriaren erabilera
Urretxu-Zumarraga Azkoitia bidegorria Gipuzkoako bidegorrienartean «finkatuenetakoa» da, Aldundiaren azterketenondorioz. Iaz, 111.00 erabiltzaile izan zituen bidegorriak; eguneanbatez beste 304 lagunek erabili zuten. Bidegorria erabiltzen dutenenartean, %80 oinezkoak dira eta gainontzeko %20, txirrindulariak.Asteburuetan erabiltzen da gehien bidegorria; guztira oinezkoen %86aketa txirrindularien %74ak larunbatean eta igandean erabiltzenbaitute.
Erakundeen arteko elkarlana
GipuzkoakoForu Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentuaren etaZumarragako, Urretxuko eta Azkoitiko Udalen arteko lankidetzahitzarmena 2005ean sinatu zen. Aldundiak 9,4 milioi euro inbertituditu Barrendiola eta Ibai-Eder urtegien arteko lotura hidraulikoa etabidegorria eraikitzen eta segurtasun lanak burutzen.