
Gerrako umeei buruzko erakusketa hau,2008ko ekainean Idi Ezkerra Fundazioak gerra garaian Euskal Herritikkanpoko herrialdeetara joan behar izan zuten ‘umeei’ egindakoomenalditik sortu zen.
“Bizitza osoa umeak izaten” itsasbidaia da, eta ume-espedizioak hartu zituzten portuetatik igarotzenda, euren sorterria zen Euskaditik urrun betiko geratu ziren gerrakoeuskal umeen bizitzaren nondik norakoen erakusgarri. Erakusketan,irudiak, gutunak, marrazkiak, agiriak, objektuak eta ikus-entzunezkoformatuko elkarrizketak egongo dira ikusgai, euren historiagogoratzeko eta adinekoen oroitzapenak berreskuratzeko. Aldi berean,duela 71 urtetako ume haien bizimodua eta gaur egungo Euskadiko helduzein umeen bizimodua alderatzen dira. “Bizitza osoa umeak izaten”erakusketak belaunaldi guztiak erakartzea eta, aldi berean,haurtzaroan gerrako izuak bizi eta erbesteratu behar izan zirenherrikideei onespen historikoa eskaintzea du helburu nagusi.
Erakusketa bihar jarriko da ikusgaiZumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hilaren 13ra bitartean egongoda irekita, astelehenetik ostiralera 18:30 – 21:00 eta larunbat etajai egunetan 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.