
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa sailak antolatutako Urruzuno literaturalehiaketako sariak banatu dira gaur goizean. Irabazle guztien arteanAmaia Iturriotz urretxuarrak Prosa B sailean (3. eta 4. DBH)lehendabiziko eta bigarren sariak eskuratu ditu. Poesia B atalean (3.eta 4. DBH)n beste bi sari izan dira urretxuarrarentzat lehendabizikosaria eta laugarrena hurrenez hurren.
Ez da Amaia Iturriotzek Urruzuno sariren bat jasotzen duen lehendabiziko aldia, pasa den urtean ere Poesia B sailean berarentzat izan baitzen lehendabiziko saria.
Sariak
Sari modura, Amaiaren lana, gainontzekoirabazleekin batera, Sagastiberri bilduman argitaratu da. Irabazlebakoitzari oroigarri bat eman zaio gaur goizeko ekitaldian. Gainerasari modura, irailean zehar Andaluzia eta Portugalen barrena bidaiabat egin dute eta bertako gastuetarako 300 euro ere jaso dituzte.
Ekitaldia
Ekitaldia Gasteizen egin da gaur goizean, Eusko Jaurlaritzan. Aurkezlearitu da Mikel Zalbide eta Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzasailburuak parte hartu du, besteak beste ekitaldian.