
Iñaki Salvadorpiano-jokatzaileak Mikel Laboari egingo dion kontzertu-omenaldiakirekiko du aurten Antioko Musika Zikloa. Bitan banatuko da emanaldia.Batetik, Laboak 1969an, Bertolt Brecht-en testuetan oinarrituta sortuzituen lau abestiren moldaketak izango dira: Munduaren esker ona,Gaberako aterbea, Denak ala inor ez eta Lilurarik gabe.
Bestetik, Laboaren abestu ezagunenenmoldaketak eskainiko ditu Salvadorrek. Tartean izango dira Txoriatxori, Izarren hautsa edo eta Baga Biga Higa bezalakoak.
Autobus zerbitzua
Aurreko urteetan bezalatsu, emanaldiguztietarako sarrera doakoa izango da. Era berean, doako autobuszerbitzua ere izango da emanaldi guztietarako. Kontzertuak baino orduerdi lehenago irtengo da autobusa Zumarragako parrokia ondotik.
Egitaraua:
- Irailak 5: Iñaki Salvador piano-jotzaileak Mikel Laboari omenaldia egingo dio.
- Irailak 12: Iruñako katderaleko Capilla Musika.
- Irailak 19: Santiago Banda (klabezina), Rodrigo Gutierrez (oboe barrokoa) eta Roberto Alonso (biolontxelo barrokoa).
- Irailak 26: Carlos Mena (kontratenorea) eta Susana Salazar (pianoa).
- Urriak 3: Elena Martinez de Murguia (gamba-biola), Juan Vega (flauta) eta Rafael Bonavita (lautea).
Argazkian: Iñaki Salvadorpiano-jotzailea