
Urritik ekainera bitartean fandango eta arin-arin dantzen ikastaroa izango da Zumarragan aurten ere. Larunbatetan La Salle-Legazpi ikastetxean egingo dute ikastaroa 17:30etik 20:00etara.
Aretoko dantzen ikastaroa ere antolatu dute, helduentzako eta haurrentzako. Zelai Arizti kultur etxean egingo dute ordutegi eta egun desberdinetan. Ikastaro horietarako izena hilaren 15etik 25era bitartean Zelai Arizti kultur etxean eman beharko dute interesatuek.