
Lekaio kultur elkarteak buruhandiberriak egin ditu eta bihar aurkeztuko dituzte herritarren artean.
Buruhandiak sei dira guztira eta euskalbandoleroetan oinarrituta egin dituzte. Gaur eta bihar egin nahi dutepertsonai berri hauen aurkezpena. Horretarako, gaur, euskalbandoleroen gaineko hitzaldia izango da kultur etxean David Zapirainidazlearen eta Koldo Argandoña, Urretxuko udal artxiboarenarduradunaren eskutik, zazpietatik aurrera. Buruhandi taldea aldiz,bihar aurkeztuko dute Urretxuko Iparragirre plazan, gaueko hamarretanhasiko den ekitaldian.
Udaleko artxiboan kontsulta batzuk eginostean, XIX. mendean Deskargako mendatean eta inguruetanbandolerismoaren eragina osoa handia izan zela jakin zutenLekaiokoek. I. Karlistadaren aurretik, Urretxun eta inguruetanekintza eta lapurreta ugari egin zituzten bandoleroek etaburuhandientzako gai interesgarria iruditu zitzaien.
Sei dira guztira, aste honetanaurkeztuko dituzte bandoleroak, Bizarbeltz, Giñi,Frantsez Txikia, Eder, Galtxagorri eta Patakon.