
Mende erdiko historia bete du UrretxukoEuskal Jaiak. Eta urte guzti hauek utzi dutena argazkitan bildu nahiizan du Urretxuko Udalak. Hala 150 argazkiz osatutako erakusketazabalik da nahi duenarentzat hilaren 21era arte. Argazkiez gainera,Euskal Jai egunean dantzarik soinean eraman izan dituzten jantziakere erakusgai jarri dituzte. Eta egunero, artisau baten lanazuzenean ikusteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Astelehenetatik larunbatera 17:30etatik20:30etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik20:30etara bitartean egongo da irekita Juan de Lizarazu erakusketaaretoa.
Urretxuko Udalak, Euskal Jaiaren 50.urteurrenaren harira, azken berrogeita hamar urte haietan bildutakoargazki eta bideoak zintzilikatu ditu youtuben . Hemen duzue, atzoireki zen erakusketaren inguruko bideoa ikusgai.