
Gaur inauguratuko dute Zelai Arizti kultur etxeko sarreran Hiri debekatuaren irudiak biltzen dituen erakusketa. Urretxu-Zumarragan argi gutxi edo segurtasun falta dagoen guneen argazkiak atera dituzte Argazkia taldeko kideek.
Erakusketaren inaugurazioan Hiri debekatuaren proiektuaren prozesuaren berri emango dute, eta lortutako emaitzak ere aurreratuko dituzte. Berdintasun sailetik lanean aritu diren elkarteak eta herritarrak gonbidatu dituzte. Arratsaldeko seietan izango da aurkezpena eta inaugurazioa.