
Hemezortzigarren Lazkao TxikiBertsopaper Lehiaketako sariak banatu zituzten igandean Ordizian.Guztira zortzi sari banatu zituzten hiru mailatan banatuta.Gaztetxoen mailan, 23 lan aurkeztu ziren orotara eta guztien arteanMaialen Akizu urretxuarrarentzat izan zen lehendabiziko saria.
Euskal Jaien egitarauaren barruan eginzuten sari banaketa, igande eguerdian. Ordiziako Barrena kulturetxean egin zuten ekitaldia, eta saridun bakoitzak bere bertsoakkantatu zituen. Ohiko diru-sariez gain, lehiaketa horretarako propiosortutako Txikia oroigarriak ere banatu zituzten. Ekitaldia bukatzekohamaiketakoa egin zuten Argi Berri elkartean.
Argazkian: Maialen Akizu artxiboko argazkian.