
Zumarragako eta Urretxuko udaletakoberdintasun sailek eraman dute aurrera proiektua ‘Ados’ enpresareneta ‘Argazkia’ argazkilari taldeen laguntzarekin. Atzo arratsaldeanaurkeztu zuten proiektua eta guztiek aipatu zuten, azpimarratzekoadela batez ere, bi herrietako bizilagunek proiektuan zehar egindakolana.
Aurkezpenean izan ziren Mikel Serranoalkatea eta Lourdes Canduela Berdintasun zinegotzia ZumarragakoUdalaren izenean eta Marian Ostiza Urretxuko Udaleko berdintasungaietako arduraduna. Baita, Ados enpresako bi ordezkari eta’Argazkia’ elkarteko Guillermo Murciego ere.
Prozesua
Prozesua hiru une ezberdinetan banatuda. Batetik bi herrietako gune arriskutsuak edo irisgarritasunaldetik hobetzekoak direnak identifikatuko zituen lan-taldea osatuzen. Guztira 15 pertsonek hartu dute parte prozesuan. Bigarrenez,prozesuaren aurkezpena egin zen parte hartzaileen artean. Azkenik,aipatutako guneak bileran eztabaidatu zituzten eta ondorioakateratakoan, gune horiek bistatu zituzten argazkiak atera etainformazioa biltzeko.
Azkenean 49 bat gune identifikatu etasailkatu dira. 26 irisgarritasun eskasa dutenak eta 23 arriskutsutzatjo direnak. Guztien kasuan hobekuntzak egin behar dira, gehienetanargiztapenarekin lotutakoak. Hobekuntza batzuk dagoeneko bideratutadituzte bi udalek.
Erakusketa
‘Hiri debekatuaren mapa’ deritzon honenbaitan bildutako informazioa bi udalek esku artean dute dagoeneko,eta aurrera begira zentzu honetan eman beharreko pausoak definitutadituzte. Baina, bildutako informazioaz gain, atzo, ‘Argazkia’argazkilari elkarteak egindako argazkien erakusketa ere aurkeztuzuten. Argazkiotan prozesu honetan parte hartu duten 15 herritarrekidentifikatutako guneak ageri dira.
Erakusketa hilaren 28ra arte egongo daikusgai Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko harrera gelan.
Prozesu parte hartzailea
Prozesu parte hartzailea izan da ‘Hiridebekatuaren mapa’-rena. Eta aurrera begira ere herritar guztieiirekita jarraituko du. Erakusketan identifikatuta dauden guneezgainera, edozein herritarrek gehiago ezagutu edo horien berri emannahi badu, erakusketan bertan postontzi bat jarri dute etorkizunbatean egon daitezkeen iradokizunak jasotzeko.