
Gaur goizean aurkeztu du BertsozaleElkarteak Bilbon, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.Urriaren 3an izango da Zestoan lehendabiziko kanporaketa etaabenduaren 13an, Santa Lutzi egunean finala, Barakaldoko BECen. Seikanporaketa saio, ondoren puntuazioz sailkatu direnekin zazpifinalaurreko, eta finala izango ditu Txapelketa Nagusiak. Gureherrietan ez da saiorik izango.
Baina izango da bai gure herrietakoordezkaririk. Asier Otamendi urretxuarra Txapelketa Nagusian aritukobaita. Urriaren 11an, Bilboko Arriaga antzokian egingo denkanporaketan arituko da 17:30etik aurrera.
Asier Otamendiri buruzko informazio gehiago aurkituko duzu wikipedia entziklopedia librean.