
Gaurtik aurrera Euskaltel-eko kablebidezko LTD (Lurreko telebista digitala) eskaintzaren bidez ikusiahal izango da Goierri Telebista Zumarragan eta Urretxun ere. Orainarte Goierriko 18 herritan ikus zitekeen baina atzo, GITBkEuskaltel-ekin sinatutako hitzarmenari esker aurrerantzeanGoierri Garaiko herrietan (Zumarragan, Urretxun eta Legazpin) ere ikusi ahalko izango da.
GITB Goierri Irrati Telebistako IonAldanondo eta Nuria Perez, eta Euskaltel-eko Ion Markaida eta KoldoUnanue telebistaren egoitzan elkartu ziren atzo bi erakundeen artekolankidetza hitzarmena sinatzeko.
Euskaltelen kable bidezko zerbitzuaduten herritarrek soilik ikusiko dute GITB soilik. Etorkizunean, LTDuhin bidez guztiek ikusteko aukera izango dute. Momentuz esandutenez prozesu hori oso aurreratua dagoen arren, itxaron eginbeharko da oraindik. Hala, momentuz Euskaltel-en kablearen bidez, 11.dialean ikusiko da GITB Goierrin ez ezik, EuskalAutonomi Erkidegoko barruti guztietan ere, azken honen kasuan 925kanalean.
Zer egin GITB etxean ikusteko?
Euskaltel-en kablea Goierri Behekozenbait herritan ez ezik, Zumarragan Urretxun eta Legazpin ere badagosartuta. Kablea sartuta izateaz gainera, Goierri Telebista digitaleanikusteko Euskaltel-eko deskodetzaile ofiziala erosi beharko da.Saltoki handietan, eta Euskaltel-eko dendetan dago salgai, 59 euroaneta ez dago inolako kuotarik ordaindu beharrik.
Egilea: GITB.